Edukira joan

Germaine Richier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Germaine Richier

(2020)
Bizitza
JaiotzaGrans1902ko irailaren 16a
Herrialdea Frantzia
 Suitza
HeriotzaMontpellier1959ko uztailaren 31 (56 urte)
Hobiratze lekuaMudaison
Familia
Ezkontidea(k)Otto Bänninger (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGrande Chaumière Akademia
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, diseinatzailea, artista eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Germaine Richier: Le grand homme de la nuit artelana (1954-1955), Herbehereetan

Germaine Richier (Grans, 1902ko irailaren 16a - Montpellier, 1959ko uztailaren 31) frantziar eskultorea izan zen. Montpellierren eta Parisen, Bourdellerekin, ikasi zuen. Molde klasikoko giza irudiak (burualdeak, bularraldeak, gorputz osokoak) landu zituen hasieran. 1940. urtetik aurrera, ordea, alegiazko giza formak hasi zen aurkezten, higuingarri iritzitako animalien eta landareen moldera bihurtuak: saguzar-gizakiak, arbola-gizakiak. Intsektuekiko, gaueko indar gordeekiko eta izadiarekiko lilura ageri dira 1946tik aurrerako lanetan: Oihana (1946), Ekaitza (1948), Hurakana (1948), Mamu haur-jalea (1951), Lehoi hegalduna (1952), Sei buruko zaldia (1953). Sailak ere aurkeztu zituen: Tauromakia (1953), Hegazti-gizakiak (1953), Le grand homme de la nuit (1954-1955), Mendia (1956). Eskulturaz gainera, zeramika, mosaikoak eta grabatuak landu zituen. Lanean erakutsitako irudimenak joera surrealistatik hurbil jartzen du Germaine Richier; irudiez bestelako lanak eskaini zituen, hala ere, azken urteetan (zeramika kolore askotarikoa, 1957-1958 urteetan).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Germaine Richier Aldatu lotura Wikidatan