Georgi Plekhanov
Georgi Plekhanov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gudalovka (en) , 1856ko azaroaren 29a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Zelenogorsk (en) , 1918ko maiatzaren 30a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, politikaria, kazetaria, idazlea, historialaria, soziologoa, ekonomialaria, arte-historialaria eta iraultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Н. Бельтов, А. Волгин, С. Ушаков, Н. Андреевич, Н. Каменский, А. Кирсанов, Н. Валентинов, Утис, Симплициссимус, Д. Кузнецов, Г. Б., П. Бочаров eta A. Volgin |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Land and Liberty (en) Black Repartition (en) Emancipation of Labour (en) Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata |
Georgy Valentinovitx Plekhanov (Gudalovka, Tambov, 1856ko abenduaren 11greg./azaroaren 29ajul. - Terijoki, Finlandia, 1918ko maiatzaren 30a) errusiar sozialista izan zen, errusiar marxismoaren sortzailea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Petersburgon egiten ari zen ikasketak utzi, eta Lurraldea eta Askatasuna herri-erakundeko kide egin zen. Erbestera jo behar izan zuen 1880an, eta Genevan finkatu ondoren, Errusiako lehen erakunde marxista iraultzailea (Osvobozhdenié truda; Langileriaren Askapena) sortzen parte hartu zuen, eta bere ideologiaren oinarriak azaldu zituen Sozialismoa eta borroka politikoa (1883) eta Gure arteko desadostasunak (1885) obretan. Bi lan horietan, Errusian gertatutako garapen kapitalista lasterra aztertu zuen, eta bi fasetan oinarritutako iraultza eskema proposatu zuen: tsarren garaiko erregimenaren lekua demokrazia burgesak hartuko zuen, lehenik, eta ondoren, langileriak, langileen alderdi sozialdemokrata baten zuzendaritzapean, iraultza sozialista gauzatuko zuen. 1898. urtean, Plekhanoven ingurura hurbildu zen taldeak, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrata sortu zuen, eta, Iskra aldizkariaren bidez, marxismo ortodoxoaren alde egin zuen. 1903. urtean egin zen alderdiaren bigarren kongresuan, boltxebikeen eta mentxebikeen arteko banaketa gertatu zen kongresuan, hain zuzen, boltxebikeen buru zen Leninen alde agertu zen Plekhanov; baina, geroago, bi adarrak batzen saiatu zen. 1917. urteko iraultza ondoren Errusiara itzuli zenean, mentxebikeekin bat egin zuen, eta erbesterako bidea hartu behar izan zuen, berriro ere, urriko boltxebikeen iraultza izan zenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]