Edukira joan

Galieno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galieno


Erromatar enperadorea

253ko urria - 268ko iraila
Valeriano - Klaudio Gotiko
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 218 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMediolanum (en) Itzuli, 268 (egutegi gregorianoa) (49/50 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaValeriano
AmaEgnatia Mariniana
Ezkontidea(k)Cornelia Salonina (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaValerian dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria, poeta, Antzinako Erromako militarra eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 35576305 Edit the value on Wikidata

Publio Lizinio Ignazio Galieno (latinez: Publius Licinius Egnatius Gallienus; 218-268) erromatar enperadorea izan zen. 253tik 260 arte Valeriano aitarekin batera aritu zen; 268 arte, enperadore bakarra izan zen.

III. mendeko krisialdiko enperadoreek arazo larriak izan zituzten boterea gorde ahal izateko. Salbuespen bat Galieno izan zen. Aitak berarekin agintea partekatu izanak horren kausa izan liteke. Izan ere, bien artean banatu ziren Inperioa, eta, honela, enperadoreek arazoen gaineko kontrola zuzenagoa eta azkarragoa izaten zen. Gainera, Galienok enperadore aproposa zela esanda Erromako eliteak konbentzitu zituen. Nolanahi ere, usurpatzaile askori egin behar zion aurre.

260an, Persiako Sapor I.ak Valeriano preso hartu zuen. Propaganda kanpaina arrakastatsuari esker, Galienok postuan jarraitu ahal izan zuen. Txanponetan, esaterako, garaile eta errukitsu agertzen zen.

Hala eta guztiz ere, mendebaldeko mugetan Galienok ez zuen hain harrera onik jaso. Etengabe borroketan, 258rako Postumo jeneralak ez zuen Galieno onartu. Galiako lurrak bere menpe hartuta, Galietako Inperioko enperadoretzat jo zuen bere burua. Galienoren itzala murriztu ahala, beste jeneral batzuk matxinatu ziren. Klaudio Gotikok armadaren leialtasuna eskuratuta, Galienoren ondorengoa bihurtu zen.

268ko irailean, Galieno egoera ezezagunetan hil zen, agintaldiko kanpainarik handiena prestatzen ari zela. Godoek, Panonia probintzia konkistaturik, Erromari berari mehatxu egiten zioten. Aldi berean, alamaniarrek Italiako iparraldea eraso zuten. Galienok alamaniarrak garaitu zituen, eta godoen kontrako bataila batzuk irabazi zituen. Garaipen horien ondoren, Galieno Mediolanum hiriko setioan hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galieno Aldatu lotura Wikidatan