Gabriela Potorac
Gabriela Potorac | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bacău, 1973ko otsailaren 6a (51 urte) |
Herrialdea | Errumania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Gabriela Potorac ,(Bacău, Errumania, 1973ko otsailaren 6a) errumaniar gimnasta artistikoa da, bi aldiz, 1988an txapeldunorde olinpikoa taldeen arteko lehiaketan eta zaldi-jauziaren proban.[1]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seulgo Olinpiar Jokoetan (Hego Korea) 1988an, zilarra lortu zuen zaldi-jauzian —Svetlana Boginskaya sobietarraren ondoren (urrea)— eta brontzea eskuratu zuen oreka-habean —bere herrikide Daniela Silivas, Elena Shushunova sobietarra eta Phoebe Mills estatubatuarrarekin berdinketan. Taldekakoan zilarra lortu zuen, Sobietar Batasunaren (urrea) ondoren eta Ekialdeko Alemaniaren (brontzea) aurretik, taldekideak: Aurelia Dobre, Celestina Popa, Eugenia Golea, Daniela Silivaş eta Camelia Voinea izan ziren.
1989
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stuttgarten (Alemania) 1989an egindako Munduko Txapelketan, zilarrezko domina lortu zuen taldekakoan —Sobietar Batasunaren ondoren eta Txinaren aurretik—, eta oreka-habean brontzea, Daniela Silivas herrikidearen eta Olesia Dudnik sobietarraren ondoren.