Edukira joan

Gabon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Afrikako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gabon (argipena)».
Gabongo Errepublika
République Gabonaise
Ereserkia: La Concorde (en) Itzuli
Goiburua: Union, Travail, Justice
("Batasuna, Lana, Justizia")

Gabongo bandera

coat of arms of Gabon (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaLibreville
0°23′24″N 9°27′16″E
Azalera267.667 km²
Punturik altuenaBengoué mendia
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa (0 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakKamerun, Kongoko Errepublika, Ekuatore Ginea, São Tomé eta Príncipe eta Angola
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika
Gabongo presidenteaAli Bongo Ondimba
Gabongo lehen ministroaRaymond Ndong Sima (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Gabon (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria2.025.137
Dentsitatea7,57 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 21
Emankortasun-tasa3,909 (2014)
Bizi-itxaropena66,105 (2016)
Giniren koefizientea38 (2017)
Giza garapen indizea0,706 (2021)
Ekonomia
BPG nominala14.622.880.885,684 $ (2017)
BPG per capita7.413 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa36.681.906.488 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn18.113,296 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala2,3 % (2016)
Erreserbak965.054.219 $ (2017)
Inflazioa4,1 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1960
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+241
ISO 3166-1 alpha-2GA
ISO 3166-1 alpha-3GAB
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.europar loki
Internet domeinua.ga
gouvernement.ga

Gabon, izen ofiziala Gabongo Errepublika[1] (frantsesez: République gabonaise), Erdialdeko Afrikako estatu burujabea da, mendebaldeko itsasbazterrean dagoena, ekuatoreak zeharkatua. Ekuatore Ginea du ipar-mendebaldean, Kamerun iparraldean, Kongoko Errepublika ekialdean eta hegoaldean, eta Gineako golkoa mendebaldean. 267.667 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2,18 milioi biztanle zituen 2020an.[2] Libreville hiriburua eta hiri nagusia da.

Gabon Erdialdeko Afrikan dago, Gineako golkoaren ertzean, 3°N eta 4°S latitudeen, eta 8° eta 15°E longitudeen artean. Ipar-mendebaldean Ekuatore Ginearekin du muga, Kamerunekin iparraldean, Kongoko Errepublikarekin ekialdean eta hegoaldean, eta Ozeano Atlantikoarekin mendebaldean.

Hiru alde bereiz daitezke:

  • Kostako lur zerrenda estua, 20 eta 300 kilometro arteko zabalera duena.
  • Barnealdeko goi-ordokia. Bertan dago herrialdeko tontorrik garaiena, Bengoué mendia (1.070 metro), Chaillu mendietan.
  • Iparraldeko mendialdea, 900 metro inguruko garaierakoa.

Ogooué ibaiaren eta haren adarren arroak hartzen du herrialde osoa.

Klima ekuatoriala du, oso euritsua urte osoan.

Landaredia eta fauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihan trinkoak estaltzen ditu lurraldearen hiru laurdenak. Zuraren ustiapena da ekonomiaren oinarri nagusietako bat, eta baso galera ingurumen arazo nagusia.

Lurraldeko lehenengo biztanleak pigmeoak izan ziren, eta ondoren bantu tribuek neurri handi batean ordezkatu zituzten. XV. mendean lehendabiziko europarrak iritsi ziren itsasertz hartara, portugaldarrak hain zuzen ere, eta lurraldeari Gabão ("gabardina") izena ipini zioten, Komo ibaiaren estuarioaren itxura zela-eta. 1875ean, Pierre Savorgnan de Brazza frantziar esploratzailea iritsi joan zen inguru haietara, eta Franceville hiria sortu zuen 1880an. 1885ean, Frantziak ofizialki okupatu zuen herrialdea, eta 1910ean Ekuatore Afrika Frantsesa (Afrique Équatoriale Française, AEF) izeneko federazioaren barnean sartu.

Albert-Bernard Bongo eta AEBetako biltzarkide Guy Vander Jagt 1973an.

1960ko abuztuaren 17an, burujabetasuna lortu zuen, arazorik gabe, bertako alderdiak prest baitzeuden Frantziaren babes neokoloniala onartzeko. Hurrengo urtean, Léon M'ba presidente hautatu zuten. Librevillek eta Parisek hitzarmen militar bat egin zuten ordena neokoloniala babesteko. Hala, 1964an estatu kolpe bat izan zen lehendakaria kargutik kentzeko, baina Frantziako gudarosteak esku hartu zuen eta kargua itzuli zion ostera M'bari: 1967an hil zenean, Defentsa ministro Omar Bongo hartu zuen kargua. Bongo erdialdeko Afrikako frantses interesen jendarme bilakatu zen, erregimen aurrerakoien aurka egiteko abiapuntu gisa. 1977an, hegazkina eta armak eman zizkien mertzenario talde bati Beningo Herri Errepublikaren aurka egiteko. Nolanahi ere, Frantziarekin zituen loturetatik askatzen eta beste herrialde batzuekin harremanetan hasi zen.

1979ko eta 1986ko presidentetzarako hauteskundeetan Bongo atera zen garaile, hautagai bakarra baitzen. Gobernuaren ustelkeriak eta baliabideak alferrik galtzeak herritarren protesta biziak eragin zituen 1980ko hamarkadan. Protesta guztiak gogor zapaldu ziren. Gobernuak gogor zapaldu zuen, halaber, intelektual, ikasle eta nazionalisten Nazioa Eraberritzeko Mugimenduaren (MORENA) borroka. Gobernuak 30 tona arma lapurtu izana leporatu zion mugimenduari, 1982ko urrian, Bongo familiaren ondasunen eta frantses militarren aurkako atentatuak hasi zirenean. MORENAko hogeita zortzi kideri hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zitzaien. Frantziako Alderdi Sozialistak gogor kritikatu zituen zigorrak, eta Bongoren eta Frantziako presidente François Mitterranden arteko harremanak gaiztotu egin ziren. Hala ere, 1984ko martxoan Bongo Frantzian izan zen. Presidenteak egin zion harrera gogor kritikatua izan zen, Frantziako gobernuak Gabonen zentral nuklearra eraikitzeko baimena eman izana bezainbeste.

1980ko hamarkadaren amaieran, Gabonen demokrazia zabaltzea aldarrikatzen hasi ziren ostera. Herritarren protesta handien ondoren, 1990ean presidenteak zuzenketak egin zituen konstituzioan, alderdi anitzeko sistema onartu zuen, eta prentsa zentsura kendu. Gainera gobernuan parte hartzen utzi zien oposizioko kideei. Aldi batez egoera baretu egin zen. Baina 1990eko maiatzean oposizioko Gabondar Alderdi Aurrerazaleko lehendakari Joseph Redjambe hil egin zuten. Port-Gentil eskualdean jendea matxinatu egin zen hamar egunez, Parisek bost mila frantses aterarazi zituen hiritik, eta gobernuak lehendakariaren guardia bidali zuen. Egoera baretu zenean, alderdi politiko eta erakunde sozial guztiak hitz egitera elkartu ziren, eta presidentetzarako hauteskunde libreak deitzea erabaki zen. Baina Bongok 1990erako deitu zituen hauteskundeak, oposizioak 1992rako nahi bazituen ere, eta bere alde baliatu zuen gobernuan egon zen hogei urteetan antolatu zuen azpiegitura. Oposizioak ez zuen antolatzeko betarik ere izan. 1990eko irailean Bongoren alderdiak (Gabondar Alderdi Demokratikoa, GAD) gehiengoa lortu zuen biltzar nazionalean.

Independentziaren Egunaren ospakizuna, 2014.

1991ko martxoko konstituzio berriak alderdi aniztasuna onartu zuen. Hala ere, politika eta gizarte egoera ez zen baretu, krisi ekonomiko gero eta handiagoaren erdian. Hurrengo hauteskundeetarako egunik finkatu ez izanak eta ikasleen protestek baliabide gehiago eskatuz, tentsio gune berriak sortu zituzten. Lehendakariak unibertsitatea itxi zuen eta bilera politikoak debekatu zituen, baina, protestak areagotzen zirela ikusita, atzera egin behar izan zuen gero. Bien bitartean, kanpo harremanetan, Gabonek garrantzi handiko papera bete zuen beste nazio batzuen arteko liskarretan. 1993ko presidentetzarako hauteskundeetan berriro atera zen Bongo garaile. Oposizioak iruzurra salatu zuen. Protesta handiak izan ziren, gogor zapalduak (30 hildako. 1994an, Parisen elkarrizketatu ondoren, koalizio gobernu bat eratu zen, hauteskunde libreak izan arte. 1995eko uztailean, erreferendumez, hautesleen % 95ek konstituzioaren erreformaren alde bozkatu zuten, presidentetzarako eta legegintzarako hauteskundeak dei zitezen. 1996an, Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan, Bongoren Alderdi Demokratikoak 55 aulkietatik 47 eskuratu zituen. Oposizioko buruak, Paul Mba Abessolek, udal hauteskundeak irabazi zituen eta Librevilleko alkatetza lortu zen.

1998an, Mba Abessolek presidentetzarako hauteskundeak gainbegiratzeko eskatu zien Nazio Batuei, "Omar Bongok berriro iruzur egin dezan galarazteko". Garaipena, ordea, Bongorentzat izan zen berriro ere, eta 2001. urte amaierako parlamenturako hauteskundeetan ere Bongoren alderdiak irabazi zuen. Bongok gobernu koalizioarekin bat egiteko gonbita egin zien Mba Abessoleri eta haren aldekoei eta, azkenik, oposizioa uztea erabaki zuten. 2003an, Bongok Konstituzioa aldatu zuen, berriro hautagai gisa aurkeztu ahal izateko. Oposizioaren buru Pierre Mamboundouk nazioarteko erakundeek parte har zezaten eskatu zuen. 2005ean Bongok presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen berriro ere, botoen % 80 eskuraturik. Oposizioko alderdi nagusiek, ordea, hauteskunde haiek iruzurra izan zirela adierazi zuten.

Omar Bongo 2009ko ekainaren 8an hil zen.[3] Haren seme Ali Bongo Ondimbak hartu zuen kargua behin-behinean, eta hauteskundeetara deitu zuen ondoren. Bera izan zen garaile, nahiz eta oposizioaren hautagaiek iruzurra salatu. 2016an berriz egin zituzten bozak, eta emaitza estuekin irabazi zuen Bongok. Europar Batasunak kritikatu zuen prozesu haren zilegitasuna. 2019ko urtarrilean, estatu kolpea ematen saiatu zen militar talde bat.[4]

Bongo familiaren agintepean, herrialdea ustelkeria eta nepotismo salaketek asaldatu egin zuten,[5] eta hainbat hauteskunde iruzurra edo irregulartasunak izan ziren.[6]

2023ko abuztuaren 26ko hauteskundeak une erabakigarriak izan ziren Gabongopolitikan. Jarduneko presidentea, Ali Bongo Ondimba, berriz hautatu nahi zuena, irabazle izendatu zuten abuztuaren 29an egindako iragarpen ofizialaren arabera.[7] Hala eta guztiz ere, berehala agertu ziren hauteskunde-iruzurra eta irregulartasunak oposizioko alderdien eta begirale independenteen aldetik, eta zalantza handia sortu zen hauteskundeetako emaitzen zilegitasunari buruz.[8] Albert Ondo Ossak, hauteskundeetan bigarren geratu zenak, hauteskundeetan irregulartasunak izan zirela salatu zuen.[9] 2023ko abuztuaren 30ean militar talde batek estatu kolpea eman eta Brice Oligui Nguema Guardia Errepublikanoko burua izendatu zuen herrialdeko lider.[10]

Gobernua eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko konstituzioaren arabera, Gabon errepublika presidentzialista da. Errepublikako presidentea da estatuburua, eta bozkatze unibertsalaren bitartez hautatzen da, zazpi urteko agintaldirako. Lehen ministroa gobernuburua da. Parlamentuak bi ganbera ditu: Senatua (102 kide) eta Biltzar Nazionala (143 kide).[11]

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gabonen banaketa administratiboa»

Gabon bederatzi probintziatan banaturik dago, eta probintziak 37 departamenduz osaturik daude.

Gabongo probintziak.
Probintzia Hiriburua Population
(2020ko zenb.)[2]
Eremua
(km2)[2]
1 Estuaire Libreville 1.076.500 20.740
2 Haut-Ogooué Franceville 301.400 36.547
3 Moyen-Ogooué Lambaréné 83.300 18.535
4 Ngounié Mouila 121.200 37.750
5 Nyanga Tchibanga 63.500 21.285
6 Ogooué-Ivindo Makokou 76.100 46.075
7 Ogooué-Lolo Koulamoutou 79.000 25.380
8 Ogooué-Maritime Port-Gentil 189.400 22.890
9 Woleu-Ntem Oyem 186.300 38.465
Gabon 2.176.800 267.667
Mpongwe etniako kideak dantzan.

2020an 2,18 milioi biztanle inguru zituen.[2] Adinari dagokionez, biztanleria honela dago banaturik: 0-14 urte bitartekoak, % 36,4; 15-24 urte bitartekoak, % 21,9; 25-54 urte bitartekoak, % 32,5; 55-64 urte bitartekoak, % 5,2; eta 65 urtetik gorakoak, % 4.[11]. Bizi itxaropena 69 urtekoa da: 67,3 urtekoa gizonezkoena eta 70,8 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[11]

Banaketa etnikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeko lehenengo biztanleak pigmeoak izan zirela uste da. Gaur egun, baina, biztanle gehienak bantuak dira, berrogei bat talde etnikotan banaturik (fangak, nzebiak, punuak, mbeteak, kweleak...). Fangak eta kweleak iparraldean dira nagusi, eta punuak eta nzebiak hegoaldean. Europar biztanleak, frantsesak gehienbat, gutxiengo ahaltsua dira.

Frantsesa hizkuntza ofiziala da.[11] Hizkuntza indigenarik mintzatuena fangera da.

Kristauak dira biztanleen % 82, katolikoak eta protestanteak, batez ere, eta musulmanak % 9,8 (2012ko zenbatespena).[11]

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oihan ustiapena 1970eko hamarkadan.

Gabonek mea baliabide aberatsak ditu, uranioa eta manganesoa, eta petrolio hobiak itsasoan eta lehorrean. Burdina meategi handiak ere badaude, munduko aberatsenak nonbait, eta beruna eta zilarra ugari. Gainera baso aberatsak ditu (okumea, kaoba, kevazingoa, ebanoa). Gabon munduko okume ekoizle nagusia da. Hala, ekonomia meategien eta basoen ustiapenean oinarritzen da. Nolanahi ere, biztanle gehienek lurra landuz ateratzen dute bizibidea: mandioka, bananak, azukre kanabera, taroa eta arroza lantzen dituzte bizitzeko. Kakaoa, kafea, olio palmondoa eta kakahuetea esportatzeko lantzen dira eta industria apurra zurarekin, petrolioarekin eta janarien eraldaketarekin lotuta dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b c d e Gabon: Provinces, Cities & Urban Places. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2020-12-5).
  3. Zubiria Kamino, Pello. Omar Bongo Françafrique-ren xefa hil da. Argia astekaria, 2009ko uztailak 5, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-5).
  4. Estatu kolpea ematen saiatu da militar talde bat Gabonen. Berria egunkaria, 2019ko urtarrilak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-5).
  5. (Ingelesez) «The corrupt nepotist who ruled Gabon for 40 years» The Independent 2009-06-08.
  6. (Ingelesez) Yates, Douglas. (2019-06-15). «The Dynastic Republic of Gabon» Cahiers d'études africaines (234): 483–513.  doi:10.4000/etudesafricaines.25961. ISSN 0008-0055..
  7. (Frantsesez) «Au Gabon, Ali Bongo réélu président avec 64,27 % des voix» France 24 2023-08-30.
  8. (Gaztelaniaz) «La coalición opositora habla de tendencias de voto "muy favorables" y pide "un traspaso pacífico de poder" en Gabón» Europa Press 2023-08-29.
  9. (Ingelesez) «Gabon's Ali Bongo re-elected president in disputed election» France 24 2023-08-30.
  10. Iztueta Olano, Maddi. (2023-08-30). «Militar talde batek estatu kolpea eman du Gabonen» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  11. a b c d e Gabon. CIA - World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-5).
  • Ghazvinian, John (2008). Untapped: The Scramble for Africa's Oil. Orlando: Harcourt. ISBN 978-0-15-101138-4.
  • Rich, Jeremy (2007). A Workman Is Worthy of His Meat: Food and Colonialism in the Gabon Estuary. Lincoln: University of Nebraska Press. ISBN 978-0-8032-0741-7.
  • Shaxson, Nicholas (2007). Poisoned Wells: The Dirty Politics of African Oil. New York: Palgrave Macmillan. ISBN 978-1-4039-7194-4.
  • Warne, Sophie (2003). Bradt Travel Guide: Gabon and São Tomé and Príncipe. Guilford, CT: Chalfont St. Peter. ISBN 1-84162-073-4.
  • Yates, Douglas A. (1996). The Rentier State in Africa: Oil Rent Dependency and Neo-colonialism in the Republic of Gabon. Trenton, NJ: Africa World Press. ISBN 0-86543-520-0.
  • « Gabon-Congo : histoire administrative » [archive], sur anom.archivesnationales.culture.gouv.fr, Archives nationales d'outre-mer,
  • « Spécial Gabon : portrait géopolitique », Enjeux, Yaoundé, Fondation Paul Ango Ela, no 37,‎ 2008
  • Association Rupture-solidarité, Le Gabon malgré lui, Paris, Karthala, 2005, 224 p. (ISBN 2-84586-695-X)
  • Xavier Cadet, Histoire des Fang, peuple gabonais, Paris, L'Harmattan, 2009, 459 p. (ISBN 978-2-296-07581-8) — Texte remanié d'une thèse de doctorat d'histoire, Université Lille 3, 2005
  • Gilchrist Anicet Nzenguet Iguemba (dir.), Le Gabon : approche pluridisciplinaire, Paris, L'Harmattan, 2006, 253 p. (ISBN 978-2-296-01529-6)
  • Marc-Louis Ropivia, L'Afrique et le Gabon au XXIe siècle, Paris, Mare & Martin, 2008, 350 p. (ISBN 978-2-84934-047-9 et 2-84934-047-2)
  • Léandre Edgard Ndjambou, « Les réseaux de transport terrestres au Gabon », Les Cahiers d’Outre-Mer,‎ janvier-juin 2008
  • Annuaire statistique 2009, Direction générale des statistiques du Gabon, pdf
  • Atlas forestier interactif du Gabon, Ministère de l'économie forestière, des eaux, de la pêche et de l'aquaculture - World Resources Institute, 2009 (lire en ligne [archive])

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]