Edukira joan

Frantziako eskualdeak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako eskualdeak Frantzia banaketa administratibo gorenak dira. Frantzia 18 eskualdetan banatuta dago: 13 Europan (Metropolitar Frantzian) daude eta 5, Afrika eta Amerikan (Itsasoz Haraindiko Eskualdeak). Eskualdeak departamenduetan banatuta daude; horiek, barrutietan (arrondissements); eta horiek, kantonamenduetan. Korsikak, berez, lurralde kolektibitate estatusa du, baina eskualde bat dela kontsideratzen da.

2015ean onartutako lege batek murriztu zituen eskualde kopurua, ordu arteko hainbat eskualdean elkartuz.

Frantzian eskualde kontzeptua ofizialki 1982ko martxoaren 2ko Dezentralizazio Legean sortu zen, eskualdeei ofizialtasun estatusa eman zitzaienean. Lehen eskualde hauteskundeak 1986an egin ziren. 2016an, eskualde kopurua 27tik 18ra murriztu zen lege berri baten bitartez.

1982 eta 2015 arteko eskualdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.  Alsazia
2.  Akitania
3.  Auvernia
4.  Normandia Beherea
5.  Borgoina
6.  Bretainia
7.  Centre
8.  Champagne-Ardenne
9.  Korsika
10.  Franche-Comté
11.  Normandia Garaia

12.  Île-de-France
13.  Languedoc-Roussillon
14.  Limousin
15.  Lorrena
16.  Midi-Pyrénées
17.  Nord-Pas-de-Calais
18.  Pays de la Loire
19.  Pikardia
20.  Poitou-Charentes
21.  Provence-Alpes-Côte d'Azur
22.  Rhône-Alpeak

Korsika lurralde kolektibitatea da, beste 21 eskualdeetatik ezberdina.
  • Itsasoz haraindiko bost eskualdeak (era berean, Itsasoz Haraindiko Departamenduak direnak) hauek dira:
  1.  Guadalupe
  2.  Guyana Frantsesa
  3.  Martinika
  4.  Mayotte
  5.  Réunion

INSEE estatistika institutuak kode bana ematen dio eskualde bakoitzari eta zonaka batzen ditu:

Zona INSEE
Kodea
ISO 3166-2
Kodea
Eskualdea Eskualde Prefektura Departamenduak
1 Île-de-France
11 FR-J Île-de-France Paris 75, 77, 78, 91, 92, 93, 94, 95
2 Ipar-Erdiko eskualdeak
21 FR-G Champagne-Ardenne Châlons-en-Champagne 51, 08, 10, 52
22 FR-S Pikardia Amiens 80, 02, 60
23 FR-Q Normandia Garaia Rouen 76, 27
24 FR-F Erdialdea-Loira Harana Orléans 45, 18, 28, 36, 37, 41
25 FR-P Normandia Beherea Caen 14, 50, 61
26 FR-D Borgoina Dijon 21, 58, 71, 89
3 Nord-Pas-de-Calais
31 FR-O Nord-Pas-de-Calais Lille 59, 62
4 Ekialdeko eskualdeak
41 FR-M Lorrena Metz 57, 54, 55, 88
42 FR-A Alsazia Estrasburgo 67, 68
43 FR-I Franche-Comté Besançon 25, 39, 70, 90
5 Ipar-Mendebalde Atlantikoko eskualdeak
52 FR-R Loirerria Nantes 44, 49, 53, 72, 85
53 FR-E Bretainia Rennes 35, 22, 29, 56
54 FR-T Poitou-Charentes Poitiers 86, 16, 17, 79
7 Hego-Mendebaldeko eskualdeak
72 FR-B Akitania Bordele 33, 24, 40, 47, 64
73 FR-N Midi-Pyrénées Tolosa Okzitania 31, 09, 12, 32, 46, 65, 81, 82
74 FR-L Limousin Limoges 87, 19, 23
8 Hego-Erdialdeko eskualdeak
82 FR-V Rhône-Alpeak Lyon 69, 01, 07, 26, 38, 42, 73, 74
83 FR-C Auvernia Clermont-Ferrand 63, 03, 15, 43
9 Mediterraneko eskualdeak
91 FR-K Languedoc-Roussillon Montpellier 34, 11, 30, 48, 66
93 FR-U Provence-Alpes-Côte d'Azur Marseilla 13, 04, 05, 06, 83, 84
94 FR-H Korsika Ajaccio 2A, 2B
0 Itsasoz Haraindiko Eskualdeak
01 GP Guadalupe Basse-Terre 971
02 MQ Martinika Fort-de-France 972
03 GF Guyana Cayenne 973
04 RE Réunion Saint-Denis 974
06 YT Mayotte Mamoudzou 976

Eskualdeen erreforma eta batzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2014an Frantziako Parlamentuak onartutako eskualde berriak.

2014an, Frantziako Nazio Biltzarrak eta Senatuak Metropolitar Frantziako eskualde kopurua 22tik 13ra murriztea erabaki zuten. Eskualde berriak 2016ko urtarrilaren 1ean jarri ziren martxan.

Batu ziren eskualdeak:

Aurreko eskualdea Eskualde berria
Borgoina Borgoina-Franche-Comté
Franche-Comté
Akitania Akitania Berria
Limousin
Poitou-Charentes
Normandia Beherea Normandia
Normandia Garaia
Alsazia Ekialde Handia
Champagne-Ardenne
Lorrena
Languedoc-Roussillon Okzitania
Midi-Pyrénées
Nord-Pas-de-Calais Frantzia Garaia
Pikardia
Auvernia Auvernia-Rodano-Alpeak
Rhône-Alpeak

Aldaketarik jasan ez zuten eskualdeak:

Bretainia
Erdialdea-Loira Harana
Korsika
Île-de-France
Loirerria
Proventza-Alpeak-Kosta Urdina

Aurreko proposamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak eta hiriburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoz haraindiko eskualdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengoek dute itsasoz haraindiko eskualde estatusa:

Saint-Pierre eta Mikeluneri (Kanadako kostan, Ipar Amerika), lurralde kolektibitate estatusa eman zitzaion 1985ean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. La nouvelle nomenclature des régions
  2. Artículo 2-I-4° de la Loi numéro 2015-29 del 16 de enero de 2015 relative à la délimitation des régions, aux élections régionales et départementales et modifiant le calendrier électoral (1) , « Par dérogation aux 2° et 3° du présent I, Strasbourg est le chef-lieu de sa région » .
  3. La carte des régions en 2015, consultado el 14 de abril 2015.
  4. a b c d e f g CARTE. Quelles seront les capitales des futures régions de France ?, France TV info, 13 avril 2015.
  5. a b c d e f Decretos del 31 de julio de 2015 que establecen las chef-lieu provisionales de las nuevas regiones: Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (n.º 2015-940), Auvergne-Rhône-Alpes (n.º 2015-941), Bourgogne-Franche-Comté (n.º 2015-942), Languedoc-Roussillon-Midi-Pyrénées (n.º 2015-943), Normandie (n.º 2015-944), Hauts-de-France (n.º 2015-945)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]