Frankfurteko Liburu Azoka
Itxura
Frankfurteko Liburu Azoka (Frankfurter Buchmesse) mundu mailako garrantzitsuena eta handiena da. Urrian antolatzen dute urtero 1949tik eten gabe Frankfurten. Urtez urte, herrialde bat aukeratzen dute gonbidatu gisa. Adibidez 2007koa Katalunia izan zen.
Azoka zenbakietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004ko edizioa erreferentziatzat hartuta, hauek dira azokako zenbakiak:
- 164.000 m2-ko azalera.
- 6.691 erakusle (1.800 ingelesezkoak).
- 104.566 argitalpen berriak (350.619 liburu eta bestelako argitalpen guztira).
- 173.943 bisitari (270.413 pertsona guztira).
- 12.275 kazetari 92 herrialdetakoak.
- 1.300 itzultzaile erregistratuta.
- 2.855 ekitaldi guztira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1478an liburu trukeen lehen aztarnak hasi ziren egiten hirian, Liburu Azoka ospetsuaren lehen aztarnak izanda.
- 1949an Azokako lehen edizioa egin zuten Bigarren Mundu Gerra pasa ondoren. Ordutik gaur arte etenik gabe antolatu dute.
- 1976tik aurrera ohorezko gonbidatuak aukeratzen dituzte urtez urte: Esate baterako 1989an frantsesez egindako literatura izan zen eta 1991an gaztelerazkoa.
Gonbidatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Ohorezko gonbidatua / Interes gunea | Leloa | |
---|---|---|---|
1976 | Latinoamerika | Latinoamerikako literatura | |
1978 | Kind und Buch (Umeak eta liburuak) | ||
1980 | Saharaz hegoaldeko Afrika | ||
1982 | Erlijioak | ||
1984 | George Orwell | ||
1986 | India | Indiako literatura | Wandel in Tradition ("Tradizioan aldaketa") |
1988 | Italia | Italierazko literatura | Italienisches Tagebuch ("Italiako egunerokoa") |
1989 | Frantzia | Frantsesezko literatura | L’Automne français ("Frantziako udazkena") |
1990 | Japonia | Japonierazko literatura | Then and Now ("Orduan eta orain") |
1991 | Espainia | Gaztelerazko literatura | La Hora de España ("Espainiako literatura") |
1992 | Mexiko | Mexikoko literatura | Ein offenes Buch ("Irekitako liburua") |
1993 | Flandria eta Herbehereak | Nederlanderazko literatura | Weltoffen ("Burua zabalik") |
1994 | Brasil | Brasilgo literatura | Begegnung von Kulturen ("Kulturen topaketa") |
1995 | Austria | Austriako literatura | |
1996 | Irlanda | Irlandako literatura | Und seine Diaspora ("Eta haren diaspora") |
1997 | Portugal | Portugesezko literatura | Wege in die Welt ("Bideak munduan zehar") |
1998 | Suitza | Suitzako literatura | Hoher Himmel – enges Tal ("Zeru altuak - haran estuak") |
1999 | Hungaria | Hungarierazko literatura | Unbegrenzt ("Mugagabea") |
2000 | Polonia | Polonierazko literatura | ©Poland |
2001 | Grezia | Grezierazko literatura | Neue Wege nach Ithaka ("Itakarako bide berriak") |
2002 | Lituania | Lituanierazko literatura | Fortsetzung folgt ("To be continued") |
2003 | Errusia | Errusierazko literatura | Neue Seiten ("Orrialde / ikuspuntu berriak") |
2004 | Arabiar mundua | Arabierazko literatura | |
2005 | Korea | Koreerazko literatura | |
2006 | India | Indiako literatura | "Gaurko India" |
2007 | Herrialde Katalanak | Katalanezko literatura | Singular i Universal ("Berezia eta orokorra") |
2008 | Turkia | Turkierazko literatura | Faszinierend farbig ("Xarmangarriki koloretsua") |
2009 | Txina | Txinerazko literatura | "Tradizioa eta berrikuntza" |
2010 | Argentina | Argentinako literatura | Kultur in Bewegung ("Kultura mugimenduan") |
2011 | Islandia | Islandierazko literatura | Sagenhaftes Island ("Islandia mitikoa") |
2012 | Zeelanda Berria | Zeelanda Berriko literatura | |
2013 | Brasil | Brasilgo literatura | |
2014 | Finlandia | Finlandierazko literatura |
Euskal literatura Frankfurten
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal literaturak ere bere tokia hartzen du urtero azokan. Bertan, argitaletxe eta elkarte hauek parte hartu dute:
- Alberdania (Irun).
- Desclee De Brower (Bilbo).
- Elkarlanean (Donostia).
- Erein (Donostia).
- Euskal Editoreen Elkartea (Donostia).
- Gremio de Editores de Euskadi (Bilbo).
- Hiria (Donostia).
- Ttarttalo (Donostia).
- Txalaparta (Tafalla).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Alemanez)Azokaren webgune ofiziala