Edukira joan

Francisco Rabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Rabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Rabal Valera
JaiotzaÁguilas1926ko martxoaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMerinhac2001eko abuztuaren 29a (75 urte)
Heriotza modua: birika-enfisema
Familia
Ezkontidea(k)Asunción Balaguer
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOur Lady of Remembrance College (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0704719 Allocine: 3622 Rottentomatoes: celebrity/paco_rabal Allmovie: p58355
Discogs: 3021885 Find a Grave: 6943050 Edit the value on Wikidata

Francisco "Paco" Rabal Valera (Águilas, Murtzia, Espainia, 1926ko martxoaren 8a - Bordele, Frantzia, 2001eko abuztuaren 29a) Espainiako antzezlea izan zen.

Rafael Gil, José Luis Sáenz de Heredia eta beste zinemagile frankistekin egin zen ezagun, galaiaren paperetan, nagusiki. Gero, Espainiako zinemagile berritzaileekin lan egin zuen, Juan Antonio Bardemen Sonatas (1959) eta Carlos Sauraren Llanto por un bandido (1963) filmetan, besteak beste. Luis Buñuelekin egin zituen hiru filmetan —Nazarín (1958), Viridiana (1961) eta Belle de jour (1967)— paper bikainak egin zituen, eta arrakasta handia izan zuen.

Harrezkero, zinemagile ospetsuekin lan egin zuen nazioartean, Torre-Nilsson, Antonioni, Rivette, Glauber Rocha eta Comencinirekin, besteak beste. 1984an, Antzezle Onenaren Saria jaso zuen Cannesen, Alfredo Landarekin batera, Mario Camusen Los santos inocentes filmagatik. Telebistarako ere lan egin zuen, eta arrakasta handia izan zuen Armiñánen Juncal telesailarekin. Antzezle-lanak egiten segitu zuen 2001era arte: Las largas vacaciones del 36 (1976), Epílogo (1983), Padre nuestro (1985), Divinas palabras (1987), ¡Átame! (1989), Así en el cielo como en la tierra (1995), Goya en Burdeos (1999), Lázaro de Tormes (2000) eta A la revolución en un dos caballos (2001).

Hil eta astebetera Donostia Saria jasotzekoa zen Donostiako Zinemaldian, eta omenaldi hunkigarria egin zioten han lagun minenek eta zinemazaleek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]