Francisco Largo Caballero
Francisco Largo Caballero (Madril, 1869ko urriaren 15a - Paris, 1946ko martxoaren 23a) espainiar sindikalista eta politikari marxista izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Lan Ministroa (1931–1933) eta Gobernuko Presidentea (1936–1937) izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztarotik mugimendu ezkertiarretan ibili zen. 1890ean UGTn sartu zen eta 1894an PSOEn[1]. 1917ko greba iraultzailean parte hartu ondoren biziarteko kartzelera zigortu zuten, baina diputatu hautatu zutenean espetxea utzi zuen. 1918an UGT sindikatuaren idazkari nagusi aukeratu zuten. Primo de Riveraren diktaduraren garaian, kolaborazio politika burutu zuen erregimenarekin. Jarrera honek UGTko beste kide askoren arbuioa ekarri zuen[2].
Espainiako Bigarren Errepublika iritsi ostean, 1931 eta 1933 artean Lan Ministroa izan zen. 1933ko hauteskundeetan eskuina nagusitu zenetik, bere jarrera erradikalizatu eta iraultza sozialista aldarrikatzen hasi zen. 1934n CEDA Alejandro Lerrouxen gobernuan sartu zenean, Asturiasko Iraultza prestatzen jardun zuen[3].
1936ko irailean, Gerra Zibila hasi eta gero, Ministroen Kontseiluko Presidente eta Gerra Ministro izendatu zuten, Giralen gobernuaren porrotaren ondoren. Jose Antonio Agirrek irail horretan Largo Caballerok egindako ahaleginari egotzi zion neurri batean 1936ko euskal autonomia-estatutua azkenean aurrera atera izana.[4] 1937ko maiatzeko egoera larriaren ondorioz (Bartzelonan istilu latzak izan ziren, komunisten, anarkisten eta POUMeko kideen artean) gobernua utzi behar izan zuen[3].
1939an Frantziara ihes egin zuen. Hurrengo urtean, Alemaniako armadak herrialdea inbaditu ondoren, Vichyko gobernuak atxilotu eta 1943an Gestaporen esku utzi zuen. Sachsenhausengo Kontzentrazio Esparruan (Brandenburgo) egon zen, 1945ean sobietar armadak askatu zuen arte. Parisen hil zen 1946ko martxoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Francisco Largo Caballero Ugt.es
- ↑ La Dictadura y los movimientos obreros Artehistoria.jcyl.es
- ↑ a b Francisco Largo Caballero Biografiasyvidas.com
- ↑ Esparza Zabalegi, Jose Mari. (2016). Nuestro pueblo despertará. David Jaime y la República vasco-navarra. Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-16350-44-5.. 169-170. or. Jose Antonio Agirre lehendakariaren hitzak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Largo Caballero |
Espainiako gobernuburuak | ||
---|---|---|
Alejandro Lerroux (1933-1935) ·
Joaquín Chapaprieta (1935) ·
Manuel Portela (1935-1936) ·
Manuel Azaña (1936) ·
Santiago Casares Quiroga (1936) ·
Diego Martínez Barrio (1936) ·
José Giral (1936-1937) ·
Francisco Largo Caballero (1937) ·
Juan Negrín (1937-1939) ·
Francisco Franco (1939-1973) ·
Luis Carrero Blanco (1973) ·
Carlos Arias Navarro (1973-1976) ·
Adolfo Suárez (1976-1981) ·
Leopoldo Calvo-Sotelo (1981-1982) ·
Felipe González (1982-1996) ·
José María Aznar (1996-2004) ·
José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011) ·
Mariano Rajoy (2011- 2018) |
Espainiako Bigarren Errepublikako gobernuburuak | ||
---|---|---|
Manuel Azaña ·
Alejandro Lerroux ·
Diego Martínez ·
Ricardo Samper ·
Joaquín Chapaprieta ·
Manuel Portela |
- 1869ko jaiotzak
- 1946ko heriotzak
- Madrilgo politikariak
- Espainiako gobernuburuak
- Espainiako sindikalistak
- Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako politikariak
- Madrilgo frankismoaren erbesteratuak
- Kontzentrazio-esparru nazietatik bizirik ateratako jendea
- Madrilgo zinegotziak
- Madrildarrak
- Espainiako preso eta atxilotuak
- Parisen hildakoak