Francisco Escudero
Francisco Escudero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Escudero García de Goizueta |
Jaiotza | Zarautz, 1912ko abuztuaren 13a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2002ko ekainaren 7a (89 urte) (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Beltran Pagola Conrado del Campo (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Francisco Escudero Garcia de Goizueta (Zarautz, Gipuzkoa, 1912ko abuztuaren 13a - Donostia, Gipuzkoa, 2002ko ekainaren 7a) euskal musikagilea zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Musikaren Udal Ikastegian hasi zen musika ikasten beranduago Madrilen amaitzeko. 1930ko hamarkadan, Parisera joan zen Paul Dukas eta Paul Le Flem-ekin ikastaro bat egitera Munich-en amaitzeko, Albert Wolf zuela irakasle. 1937an, Espainiako Arte Ederretako saria jaso zuen, Trío bucólico lanarekin. Gerra Zibilaren garaian, Frantziara joan zen, gerora itzultzeko.
1945ean, Bilbora joan zen bizitzera. Bertan, Bilboko Koralaren zuzendari izendatu zuten Escudero. 1947an, Pinceladas vascas piano eta orkestrarako lanarekin saria jaso zuen. 1948an Zarautzera bueltatu zen Donostiako Musikaren Udal Ikastegiaren zuzendari izatera. 1957an, Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi zuen Arantzazu eta Evocación en Itziar obrekin. 1960an, Donostiako Banda sortu zuen. Bilbon aurkeztutako Zigor opera-lanarekin, berriz ere, Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen.
Azkenengo urte hauetan, Bilboko eta Galiziako Orkestra Sinfonikoek jo dituzte bere lanak. Escudero familia, konpositoreak estreinatu gabeko lanak estreina daitezen saiatzen ari da urteotan. 2002an hil zen, eta oroigarri bezala, Donostiako Udalak hiriko plaza bati ezarri zion Francisco Escudero izena. 2004an, Donostiako Musika Udal Ikastegia edo Kontserbatorioaren izena aldatu zen, gaur Francisco Escudero Kontserbatorioa izena duelarik.
Monumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Zarautzen, musika kontserbatorioa kokatzen den Villa Munda edo Zeleta Berri jauregiko lorategian Escuderoren omenezko monumentu bat kokatzen da.
Ezagututako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pinceladas vascas
- Zigor (opera)
- Gernika (opera)
- Eusko Salmoa
- Sinfonía mítica
- Illeta (oratorioa)
- Aránzazu (poema sinfonikoa)
- Evocación en Itziar
- Concierto Vasco para piano y orquesta
- Concierto para violoncello y orquesta
- Sinfonía Sacra
- Fantasía geosinfónica
Sari eta goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren dominak
- Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide
- Manuel de Falla Saria
- Arte Ederretan Merituari urrezko domina
- Sociedad General de Autores y Editoreseko urrezko domina (1997)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Escudero |