Fozio
Fozio | |||||
---|---|---|---|---|---|
877 - 886 ← Ignatius of Constantinople (en) - Stephen I of Constantinople (en) →
858 - 867 ← Ignatius of Constantinople (en) - Ignatius of Constantinople (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Konstantinopla, c. 820 | ||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||
Heriotza | Armenia, 893ko otsailaren 6a ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Sergios | ||||
Ama | Irene | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | bibliografoa, ministroa, idazlea eta filosofoa | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Santutegia | |||||
Otsailaren 6 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna |
Fozio (grezieraz: Φώτιος, Phōtios; Konstantinopla, c. 820 - Bordi, Armenia, 893ko otsailaren 6a) Bizantzioko elizgizona eta Eliza Ortodoxoko santua izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel III.ak Konstantinoplako aitalehen izendatu zuen 858an, Ignazioren ordez, baina 863an Nikolas I.a Aita Santuak eskumikatu eta kargutik bota zuen. Foziok, 867an Konstantinoplan bildu zen kontzilioaren bidez, Aita Santua eskumikatuz erantzun zion (Fozioren zisma). Basilio I.a enperadoretzara heltzean, kargutik kendu zuen eta berriro Ignazio jarri, eta Konstantinoplako IV. kontzilio ekumenikoak (869-870) kondenatu zuen. Ignazio hiltzean (877), berriro aitalehen izendatu zuten, eta harreman onak izan zituen harrezkero Erromarekin. Hala ere, beti ortodoxiaren aldeko sutsu agertu zen Erromaren aurrean, eta haren jarrera hartu zuten ortodoxoek eredutzat XI. mendean eliza ortodoxoa Erromatik banatu zenean. Berak eratu zuen Zirilo eta Metodioren misioa eslaviarren artean (862-863).
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere obra nagusiak Myrobiblion edo Biblioteka, Amphilochia, Manikeoen kontra eta Izpiritu Santuari buruzko saiakera dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fozio |