Foxconn
Hon Hai Precision Industry Co., Ltd. (txinera tradizionalez: 鴻海精密工業股份有限公司; txinera sinplifikatuz: 鸿海精密工业股份有限公司; pinyinez: Hónghǎi Jīngmì Gōngyè Gǔfèn Yǒuxiàngōngsī), Foxconn izenaz ezaguna,[1] Taiwango konpainia multinazionala da, Taipei Berrian egoitza duena. Osagai elektronikoen fabrikatzaile handiena da mundu mailan,[2] eta Taiwango esportatzaile handiena.
Foxconn, batez ere, design manufacturer originala da, eta bere bezeroen artean Estatu Batuetako, Europako eta Japoniako konpainia teknologiko nagusiak daude. iPhone,[1] iPad, Kindle, PlayStation 3, Xbox 360 eta GoPro ekoizten ditu. Foxconn hainbat eztabaidatan nahasita egon da, gehienak Txina kontinentaleko langileak tratatzeko moduarekin lotuta, bertan sektore pribatuko enplegatzaile handiena baita
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La ensambladora del iPhone ahora quiere vender sus propios productos» WSJ.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hon Hai apuesta a que China seguirá siendo el centro manufacturero» WSJ.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |