Eztabaida:Altzairuzko oihala
Burdinazko Hesia edo Altzairuzko Ohiala?
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Winston Curchilli buruzko artikulua editatzen nenbilela, honek Burdinazko Harresi terminoa sortu zuela ageri da. Kontua da, termino honi barne lotura bat txertatzean, artikulu nagusiak Altzairuzko Oihala izena zuela konturatu naizela. Dudak ditut zein termino den egokiena. Ingelesez Iron curtine deritzo, eta erderazko Telón de Acero badirudi egokitzapen aldrebes bat dela. Gainera, Euskaltermek burdin hesi bezela jasotzen du. Bestalde, Altzairuzko hesi eta antzeko terminoak nahiko hedatuta daude prentsa eta komunikabideetan, baina nire ustez gazteleratik hartutako kalkoak dira. Nik burdin hesi jarriko nuke, baina zalantzan nago. Zein litzateke egokiena? --Andre Pollock (eztabaida) 22:43, 24 martxoa 2015 (UTC)
- Kaixo, Andre. Winston Churchillek ez zuen, noski, Altzairuzko Oihala terminoa sortu, ez eta Burdinazko Harresi edota Iron curtine ere, baizik eta Iron Curtain (hitzez hitz: Burdinazko Errezela). Ingelesezko izen hori euskaraz nola eman? Gure hiztegi nagusiek bi aukera dakartzate, eta biak jasotzen ditu artikuluak. Ezin gara asmatzen ibili, hiztegietan dagoeneko baldin badator.
- Ikusten duzunez, zure proposamena ere ez da etimologikoki zuzena, harresia proposatzen baituzu, eta ez errezela edo gortina. Baina kontu horretan etimologiak ez du askorik axola, baizik eta euskaraz eman dituzten itzulpen txukunetatik erabilera zabalena duena jasotzea. Artikulu horretan, esan bezala, euskarazko bi hiztegi nagusien erreferentziak daude: bigarrena, Burdinazko Hesia zure proposamenetik hurbil dabil, baina kontuan izan behar da Euskal Herrian Burdin Hesia, berez, Bilbokoa izan dugula.
- Gainera, Burdinazko Hesia terminoak, «Bilbo» eta «Wikipedia» aipamenak kenduta, 390 emaitza ditu oraintxe Googlen; Altzairuzko Oihala terminoak, berriz, 1.280 emaitza. Beraz, uste dut ondo dagoela orain dagoen bezala. --Xabier Armendaritz 2015-03-25, 09:09 (UTC)
Izenarekin berriro bueltaka
[aldatu iturburu kodea]Gaur berrian "Burdinazko Errezela" moduan agertu da, agian egokiago den izena da?
https://www.berria.eus/albisteak/217662/mikhail-gorbatxov-hil-da-sobietar-batasuneko-azken-buruzagia.htm Oraina (eztabaida) 11:18, 31 abuztua 2022 (CEST)