Euskal Aktoreen Batasuna
Izen osoa | Euskal Aktoreen Batasuna |
---|---|
Goiburua | Ernetik aurrera |
Sorrera | 1989 |
Federazioa | Espainiar Estatuko Aktoreen Sindikatua |
Nazioarteko afiliazioa | Artisten Nazioarteko Federazioa |
Egoitza nagusia | Donostia, Bilbo |
Webgunea | www.actoresvascos.com |
Euskal Aktoreen Batasuna (EAB) Euskal Herriko antzezleen sindikatua da, 1989. urtean eratua. Euskal Herriko antzezleen lan-egoeraz eta prestaketaz arduratzeaz gainera, bere gain hartzen du afiliaturik dituen ia hirurehun antzezleen sustatzea. Hiru sailek osatzen dute EABren egitura: Bultzapen Saila, Prestaketa Saila, eta Sail Juridikoa. Edozein alorretan (zinema, antzerkia, telebista, irratia, bikoizketa, publizitatea) lan egiten duten antzezleak bil daitezke sindikatuan. EABk urtero Jokulari sariak banatzen ditu, urteko euskal herritar antzezle onenen artean. 1993. urteaz geroztik, Euskal Antzezleen Jaia antolatzen du Batasunak, eta jai horretan Jokulari sariak banatzen dira. EAB Artisten Nazioarteko Federazioko eta Espainiar Estatuko Aktoreen Sindikatuetako Erakundeko kide da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.