Etimologia
Etimologia hitzen historiaren azterketa da; noiztik erabiltzen den, zein jatorri duen (etimoa), eta hitzaren forma eta esanahiak izan duen bilakaera.
Idatzizko historia luzea duten hizkuntzetan filologia eta hizkuntzalaritza historikoari lotuta doan ikerketa arloa da, hitzen jatorrizko esanahi eta formak aztertuz hauen bilakaera aztertzen duena. Horrez gain, hizkuntzalaritza konparatiboan oinarritutako teknikak baliatuz, iturria jakitea oso zaila den hizkuntza zaharren kasuetan informazioa berreraiki daiteke. Honenbestez, erlazioa duten hizkuntzekin alderatuz jatorria ezagutzea posible izan daiteke.
Hitzen etorkiaz diharduen filologiaren adarra da. XIX. mendea arte gramatikaren atala izan zen, morfologiaren eremu bera hartzen zuena. Hitzen jatorrizko formak aurkitzeko bidea eskaintzen zuen: izenetan, nominatiboa eta aditzetan, infinitiboa. Gaur egun hitzen jatorria eta kondaira aztertzen duen jakintza da, eta hitzak historian zehar izan dituen aldaketak eta aldaketen arrazoiak argitu nahi ditu[1].
Herri etimologiak
Bi hitz nahastea bietako bat gaizki ulertua izan delako. Hiztunak bi hitzen artean lotura etimologikoa dela uste izateagatik gertatzen da nahastea; adibidez, zainori eta azenario hitzak esanahi bera dutela erabiltzen denean, lehena herri etimologiak sortua da, azenarioa zain horia baita. Orobat apezpiku, epistiku hitzetik apez hitzak erakarria. Esapideetan ere maiz gertatzen da[1].
Herri etimologia antzinatik dator. Grekoek euren jainko-jainkosen izenen eta beste herrialdeen etnonimoen etimologiak egin zituzten. Isidoro Sibiliakoa (VI-VII. mendekoa) hainbat etimologia egiten saiatu zen bere Etymologiae idazlan ezagunean[2].
Etimologia izenaren etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etimologia izena latinezko etymologĭa izenetik heldu da; eta hori, bere aldez, grezierazko ἐτυμολογία izenetik. Haren osagai nagusiak bi dira: ἔτυμος (étymos: «elementu benetakoa, egiazkoa») eta -λογία (-logia: «azterketa, ikerketa»).[3]
Zientzia etimologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etimologiak ez du hitzen erroaren analisia bakarrik barnean hartzen, gaia, desinentzia, terminazioa, esate baterako.
Etimologiaren ikerketak honako eremu hauetan laguntzen du:
- hitzen esanahia ulertzen;
- norbanakoaren lexikoa zabaltzen edo aberasten;
- ortografia hobetzen
- sinonimia zuzen erabiltzen; izan ere %100 berdinak diren sinonimoak oso urriak dira.
Textu zaharrak erabilz, etimologoek hitzen eransketa berrien kronologia eta modalitatea, eboluzioa (gaur egungo hizkuntzarantz) eta mutazioak ikertzen dituzte.
Etimologiari eman izan zaion garrantzia momentuko joeren araberakoa izan da. Urrezko aroa XIX. mendean zehar izan zuen; izan ere, ikerketa etimologikoko proiektu asko izan ziren abian, emaitza bezala honako obra hauek izan zituztenak:
- Oxford English Dictionary (OED).
- Roque Barciaren, (Primer) Diccionario general etimológico de la lengua española, 1880an.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Manuel Agud & Antonio Tovar. Materiales para un Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca.
- Joseba A. Lakarra, Julen Manterola & Iñaki Segurola Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa Euskaltzaindia. 2019.
- (Ingelesez) Larry Trask: Etymological Dictionary of Basque.
- Michel Morvan: Dictionnaire étymologique de la langue basque, online, Internet Lexilogos 2022.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «etimologia» Lur hiztegi entziklopedikoa (www.euskadi.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
- ↑ Velázquez, Isabel. (2004). «Formación de palabras en las etimologías de Isidoro de Sevilla: un reflejo de la lengua viva de su época» Aemilianense: revista internacional sobre la génesis y los orígenes históricos de las lenguas romances (1): 601–663. ISSN 2172-7872. (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
- ↑ Dictionnaire étymologique de la Lange Grecque, 2. liburukia. Pierre Chantraine. 1977. Ed. Klincksiek.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |