Eskailera Santua
Eskailera Santua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
historic centre of Rome Properties of the Holy See Lateran | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′14″N 12°30′25″E / 41.8872°N 12.5069°E |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 91-002b |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Eskailera Santua izenarekin (italieraz: Scala Santa) Erromako San Joan Laterangoaren basilikaren aurrez aurre dagoen haitzurdinezko eskailera monumentala da. 1980an Unescok Gizateriaren Ondarea Europan izendatu zuen, 91-003 zenbakiarekin.[1] Nahiz eta Vatikanon ez egon, Lurraldez kanpotasun eskubideari esker, estatu horren menpe dago.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antza, jatorriz, eskailera Jerusalemgo Pontzio Pilatosen jauregian zegoen. Katolikoentzat Jesu Kristo, Ostiral Santuan, epaitua izateko, eskailera horretatik igo zen. Horregatik, balore erlijioso handia du; Erromako eta munduko leku santuena dela esan ohi da, eta bakarrik belauniko igo daiteke. Alboetan, 1589tik, eskailera arruntak daude, bestetik. Zenbait toki kristalez babestuta daude: tradizioaren arabera horietan Jesusen odola erori zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskailera Santa Helenak, 326. urtean Jerusalementik Erromara eramatea agindu zuen. Jerusalemen Pontzio Pilatosen jauregia zegoen. Gaur egun eskailera Sixto V.a aitasantuak 1586-1589 artean agindutako eraikin batean dago babestuta. Goian, Sancta Sanctorumen, Santissimi Salvatore Acheiropoieton irudia dago; "Acheiropoieton" hitzak gizakiaren eskuak margotu ez duela esan nahi du. Eskaileraren hasieran Pasioaren bi eskultura alegoriko ikus daitezke: Pilatosek Jesus entregatzen eta Juda Iskarioteren musua.
Erromesen igarotzeak eskailera kaltetzen zuela eta, 1723tik eskailera babesteko asmoz, intxaurrondo-egurrez estali zen.
1853an , Pio IX.aren aginduz, Eskailera Santua eta ondoko komentua, pasiotar fraideen esku gelditu ziren.
Ohitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskailera belauniko igo behar da otoitz egiten den aldi berean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Alboetan eskailera arruntak ikus daitezke.
-
Sancta Sanctorum.
-
XIII. mendeko margoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Zaharberritzearen albistea, 2019/03/28.
- (Gaztelaniaz):Eskailera Santuari buruzko bideoa.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.