Edukira joan

Entomofagia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Intsetu frijituak Bangkok-eko (Thailandia) elikagaien saltoki batean salgai

Entomofagia (/ˌɛitəˈmɒfəi/ˌ, ἔντομον éntomon greziarrez, "intsektu", eta φᾰγεῖν phagein, "jan") intsektuak janari gisa erabiltzeko gizakien praktika da. Arrautzak, larbak, pupak eta helduak diren zenbait intsektuak jaten dira, gizakiaren historiaurreko garaietatik gaur egun arte.[1]

Intsektuak jatea munduko gizaki eta kultura askorentzat ohikoa da, Ipar, Erdialdeko eta Hego Amerikan, Afrikan, Asian, Australian, eta Zeelanda Berrian. 1.000 intsektu espezie inguru ezagutzen dira munduko nazioen %80an jaten direnak.[2] 3.000 etnia desberdin baino gehiagok entomofagia praktikan ipintzen dute.[3] Hala ere, gizarte batzuk arraroa edo tabu gisa ikusten dute intsektuak jatea.[4][5][6][7][8] Gaur egun, Ipar Amerikan arraroa da intsektuak jatea, baina Latinoamerika, Afrika, Asia eta Ozeaniako eskualde batzuetako herri-janarietan ohikoa da oraindik. Enpresa batzuk Mendebaldeko dietetara intsektuak hurbiltzen saiatzen ari dira.[9]FAOk jangarriak diren 1.900 intsektu espezie erregistratu ditu eta 2005. urtean 2 mila milioi intsektu baino gehiago kontsumitu ziren mundu osoan zehar. Entomofagia gomendatzen dute abeltzaintzako ekoizpenek eragindako ingurumenaren degradazioaren konponbide  izateko.[10]

Kakalardoak giza kontsumorako auezktuak ontzi batean.

Entomofagia intsektuak ez diren beste artropodoen janari erabilerari ere deritzo, araknidoak eta myriapodoak barne.[11] Munduan zehar jaten diren intsektu eta araknidoen adibideak, besteak beste, kilkerrak, cicadak, matxinsaltoak, inurriak, hainbat kakalardo larba,[12] hainbat beldar espezie (hala nola, banbu zizareak, mopani zizareak, zeta-har eta waxworms), eskorpioiak eta magale armiarmak dira. Gizakiek jan ditzaketen 1.900 artropodo espezie ezberdin ezagutzen dira.[13]

Eskala handiko entomofagian egindako azken ebaluazioek eragin dute hainbat adituk entomofagia aholkatzea, proteina-iturri aukera gisa ohiko abeltzaintzarako. Horrek efizientzia handiagoa, baliabide gutxiagoen erabilera eta elikadura segurtasun handiagoa ekarriko luke.

Gizakiak ez diren animalietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien elikadurarako intsektuak erabiltzen dituzten intsektu,[14] nematodo[15] eta onddo-ek entomofagoak direla kontsideratu ditzakegu ikuspegi biologiko batetik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Entomophagy (Eating insects). (Noiz kontsultatua: 27 January 2014).
  2. Damian Carrington. "Insects could be the key to meeting food needs of growing global population", The Guardian 1 August 2010. Retrieved 27 February 2011.
  3. Creepy crawly cuisine: the gourmet guide to edible insects. Inner Traditions / Bear & Company ISBN 978-0-89281-747-4. (Noiz kontsultatua: 23 April 2014).
  4. Weiss, M.L.. Human Biology and Behaviour: An Anthropological Perspective.. Little Brown & Co. ISBN 0-673-39013-6..
  5. McElroy, A. & Townsend, P.K. (1989). Medical Anthropology in Ecological Perspective. Boulder, Colorado: Westview Press. ISBN 0-8133-0742-2
  6. Saggers, S. & Gray, D. (1991). Aboriginal Health & Society: The Traditional and Contemporary Aboriginal Struggle for Better Health. Sydney: Allen & Unwin. ISBN 1-86373-057-5
  7. Gordon, David George (1998). The Eat-A-Bug Cookbook. Berkeley, California: Ten Speed Press. ISBN 0-89815-977-6.
  8. Wilson, Charles B. (2015). All Cricket, No Bull... Portland, Oregon: CreateSpace. ISBN 1503079643.
  9. Thompson, Addie (7 July 2013). "Want To Help Solve The Global Food Crisis? Eat More Crickets". Forbes.
  10. FAO:Insects to feed the world
  11. Insects Are Food. Insects Are Food (Noiz kontsultatua: 26 September 2012).
  12. Global Steak - Demain nos enfants mangeront des criquets (2010 French documentary)
  13. Food & Agriculture Organization of the United Nations https://web.archive.org/web/20160320123758/http://www.fao.org/forestry/edibleinsects/84627/en/
  14. Clausen, Curtis Paul (1940). Entomophagous insects. OCLC 807191
  15. Poinar, G.O. (1986). "Entomophagous Nematodes". Fortschritte der Zoologie. 32: 95–121.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]