Emeriko Hungariakoa
Emeriko Hungariakoa | |||
---|---|---|---|
1196 - 1204ko azaroaren 30a ← Béla III of Hungary (en) - Ladislaus III of Hungary (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Székesfehérvár, 1174ko irailaren 30a | ||
Herrialdea | Hungaria | ||
Heriotza | Esztergom, 1204ko azaroaren 30a (30 urte) | ||
Hobiratze lekua | Eger | ||
Familia | |||
Aita | Béla III of Hungary | ||
Ama | Agnes of Antioch | ||
Ezkontidea(k) | Constance of Aragon (en) (1198 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Árpád dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | politician before the emergence of political parties (en) |
Emeriko Hungariakoa (hungarieraz: Imre, kroazieraz: Emerik, eslovakieraz: Imrich; 1174-1204ko azaroaren 30a), Hungaria, Kroazia, Dalmazia eta Eslavoniako errege izan zen 1196tik hil zen arte.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bela III.aren eta Renaud de Châtillonen alaba Inesen semea zen. Bela 1196an hil ostean, eta Emeriko Hungariako errege bihurtu zen. Haren anaia Andres, Kroaziako koroa jarauntsia zuena, Emerikoren aurka borrokatu zen Hungariako tronua eskuratzeko, baina garaitua izan zen[1].
1202an, Laugarren Gurutzada antolatu zelarik, gurutzatuen lehen xedea Dalmaziako Zadar hiria Veneziako Errepublikarentzat hartzea izan zen, honek gurutzadarako utzi zituen itsasontziengatik ordain gisa. Zadar, aurretik Veneziarena izana bazen ere, 1181tik Hungariako erregearen esku zegoen. Inozentzio III.a aita santua konkista honen aurka agertu zen, Emeriko katolikoa zelako eta gurutzadan parte hartzeko asmoa erakutsi zuelako, baina ezin izan zuen eragotzi, konkistan parte hartu zuten guztiak eskumikatu zituen arren[2].
Emeriko Frederiko I.a Bizargorriren alaba Inesekin ezkon hitza emanda zegoen, baina hau 1184an hil zen eta, ondorioz, ezkontza ez zen egin. 1198an, Alfontso II.a Aragoikoaren alaba Konstantzarekin ezkondu zen,. Euren seme bakarra, Ladislao III.a Hungariakoa, 1201ean jaio zen.
Emeriko 1204an hil zen eta Eger hirian lurperatu zuten. Haren heriotzaren ostean, hiru urte besterik ez zituen Ladislao koroatu zuten errege, baina denbora laburrez erreinatu zuen, 1205ean hil baitzen. Ladislao hil ondoren, Emerikoren anaia, Andres II.a Hungariakoa, bihurtu zen errege. Emerikoren alarguna, Konstanza, Vienara joan zen eta Frederiko II.a Hohenstaufen enperadorearekin ezkondu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juan Miguel MORALEDA: Emerico. Rey de Hungría (1174-1204) Mcnbiografias.com
- ↑ Les Croisés aux portes de Zadar... Zadar.travel
Aurrekoa Bela III.a Hungariakoa |
Hungaria, Dalmazia, Eslavonia eta Kroaziako erregea 1196-1204 |
Ondorengoa Ladislao III.a Hungariakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emeriko Hungariakoa |