Edukira joan

Ellen Hayes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ellen Hayes

Bizitza
JaiotzaGranville1851ko irailaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWellesley1930eko urriaren 27a (79 urte)
Hobiratze lekuaMaple Grove Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaOberlin College (en) Itzuli
Oberlin Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Wellesley College
KidetzaTransactions of the American Mathematical Society (en) Itzuli

Find a Grave: 43373526 Edit the value on Wikidata

Ellen Amanda Hayes (1851ko irailaren 23a1930eko urriaren 27a) estatubatuar matematikaria eta astronomoa izan zen. Pertsonaia polemikoa zen emakume eta irakaslea izateagatik eta hainbat kausa zibilen alde borrokatzeagatik.

Bizi goiztiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hayes Granville-n jaio zen, Ohion. Zazpi urterekin Centerville eskolan ikasi zuen, eta hamasei urterekin irakasle bezala lan egin zuen dirua irabazteko herri-eskola batean.

1872an Oberlin College ikastetxeko prestakuntza departamentuan sartu zen eta 1875ean ikasle hasiberri bezala onartu zuten. Ikasgai nagusiak matematika eta zientzia izan zituen.

Hayes-ek A.B. bat lortu zuen Oberlin-en 1878an, eta Adrian College-n irakasten hasi zen. 1879tik 1916ra, erretiratu arte, Wellesley ikastetxean irakatsi zuen, non 1888ko matematika-departamentuaren buru bihurtu zen. Hayes aktiboa izan zen astronomian ere, 267 Tirza asteroidearen orbita kalkulatu zuen Leander McCormick Behatokian, Virginiako Unibertsitatean ikasten ari zen bitartean.

Polemikak eta militantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hayes nortasun sendoko emakumea eta burugogorra zen, eta pentsamolde aurrerakoiak zituen. Horrek arazoak ekarri zizkion garai hartako aurreritziak zirela eta.

Lankide batzuek ziotenez, ikastetxeko sarrera baldintzei buruzko eztabaidak zirela eta galdu zuen matematika departamentuko burutza. Heziketari buruzko eskakizun gogorrak zituen eta lehen urteko trigonometria ikasleen erdia baino gehiago ez gainditutzat jo zituen. Janzkera erosoa zerabilen modari kasurik egin gabe, eta ikasleen aurrean bere burua fedegabetzat aurkezten zuen eta Bibliaren ustezko egiak zalantzan jartzen zituen.

Inguru profesionaletik aratago, emakumeen eskubideak eta sozialismoa defendatu zituen publikoki. Emakumeen sufragioa aldarrikatu eta janzkera ereduen kontrako kanpainetan parte hartu zuen. Massachusettseko alderdi sozialistaren hautagai izan zen 1912an eta estatu hartako lehen emakumezko hautagaia izan zen, kargua lortu ez bazuen ere. Errusiko iraultzaren alde egin zuen, Estatu Batuetan garai hartan zegoen komunismoaren aurkako jarrerari kontra eginez. 76 urterekin, Sacco eta Vanzettiren exekuzioaren kontrako protestetan atxilotua izan zen.

Hayesek Wild Turkeys and Tallow Candles (1920) idatzi zuen, Granvileko bizitzari buruzko narrazio bat, eta The Sycamore Trail (1929), eleberri historiko bat.

1929an West Parkera lekualdatu zen, New Yorkera, Vineyard Shore School-ean irakasteko asmoz. Bertako langileei hezkuntza ematea zen helburua. 1930ko urriaren 27an hil zen. Bere burbuina Wilder Brain Collection Cornell unibertsitateari utzi zion, eta bere errautsak Granvillen, Ohion, lurperatu zituzten.