Eleberri bizantziar
Eleberri bizantziar, grekoa edo abenturazkoa ere deitzen zaio. Ibilerei buruzko narrazioak dira, oso ondo eginda eta idatzita daudenak. Horietan abenturak maitasun-kontuekin nahasten dira.[1] Prosazko literatur genero bat da, Espainian XVI. eta XVII. mendeetan garatu zena; greziar eleberriaren egile helenistikoen imitazioz idatzi ziren, bereziki Heliodoro Emesakoaren estiloa jarraituz.
Jatoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasteko Bizantziar Inperioaren eleberrigintza eta antzinako eleberri greziarra bereizi egin behar da. Bizantziar Inperioarena XII. eta XIV. mende artean garatu zen; literatura horretan Theodoros Prodromosen lanak ditugu. Baina hori ez da eleberri bizantziarraren eredua. Nahiz eta "bizantziar" adjektiboa izan, XVII. mendean garatu zen beste eleberri horiek ereduak antzinako eleberri greziarrean bilatu behar dira.
Obra ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generoko eleberriak gutxi dira eta, esan den bezala XVI. mendeko bigarren erdialdetik XVII. mende hasiera arte.
- Alonso Núñez de Reinoso: Historia de los amores de Clareo y Florisea y los trabajos de la sin ventura Isea (1552). Eleberri honek Aquiles Tacioren grezieraz idatzitako Leucipe eta Clitofonteren maitasunak (τὰ κατὰ Λευκίππην καὶ Kλειτoφῶντα) imitatzen zuen.
- Jerónimo de Contreras: Selva de aventuras (1565).
- Lope de Vega: El peregrino en su patria (1604). Eleberri honen ezaugarri nagusia Espainian egokitzen dela.
- Miguel de Cervantes: Los trabajos de Persiles y Sigismunda (1617). Horrelako eleberrien eragina bere Novelas ejemplares barruan dagoen El amante liberal narrazioan ikus daiteke.
- Anonimoa: Los amantes peregrinos Angelia y Lucenrique, (1623 eta 1625 artean idatzita.
- Francisco de Quintana: Historia de Hipólito y Aminta (1627). Arrakasta handia izan zuen lau aldiz argitaratu baitzen.
- Juan Enríquez de Zúñiga: Historia de las fortunas de Semprilis y Genorodano (1629).
- Enrique Suárez de Mendoza y Figueroa: Eustorgio y Clorilene, historia moscóvica (1629).