Elbridge Gerry
Elbridge Thomas Gerry (Marblehead, 1744ko uztailaren 17a - Washington, 1814ko azaroaren 23a) estatubatuar politikari eta diplomazialaria izan zen. AEBetako 5. presidenteordea izan zen 1813tik hil zen arte.
Merkatari familia aberats batean jaio zen. Britainiar politika kolonialaren aurka agertu zen eta erresistentziaren antolaketan parte hartu zuen. Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena eta Konfederazioko artikuluen sinatzaileetako bat izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako inaugurazio Kongresuko kide aukeratu zuten. Frantziarako ordezkaritza diplomatiko bateko kide izan zen. 1810ean Massachusettseko gobernadore aukeratu zuten. Estatuko hauteskunde-barrutiak aldatu ondoren, gerrymandering hitza asmatu zen. Alderdi demokrata-errepublikarraren hautagaia aukeratu zuten presidenteorde izateko 1812ko hauteskundeetan eta James Madison presidentearekin batera aukeratu zuten. Kargua hartu eta 30 hilabetera hil zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |