Edurne Agirrezabala Ugaldebere
Edurne Agirrezabala Ugaldebere | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1956ko apirilaren 1a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Edurne Agirrezabala Ugaldebere (Oiartzun, 1956ko apirilaren 1a) antzezlea, sortzailea, feminista eta egoera gogorretatik bizirik irten den euskal emakume saiatua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Milleneko Pepita Ugaldebere Mendiburu izan zen; aita, berriz, Angel Agirrezabala Lekuona. Bost senideren artean, bigarrena da Edurne.
Ikasketak Iturriotz auzoko eskolan burutu zituen eta lehen mailako ikasketen ziurtagiria lortuta, eskola-graduatua jaso zuen.
14 urterekin hasi zen lanean eta 26rekin senarra erbesteratu eta berarekin batera herritik alde egin zuen. Alaba zaharrenak lau hilabete bete zituenean itzuli zen berriro Oiartzuna, autonomo gisa lanbide berriari ekinez. Egoerak hala behartuta, etxetik egiten zuen lana. Bi alabaren ama eta senarra kartzelan egonik, urte zailak bizitzea tokatu zitzaizkion.
Antzerki mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaletasuna txikitatik datorkio. Herrian bazegoen antzerkiak egiteko kultura. Intxisu taldea hor zegoen eta auzoan bertan jaietan egiten ziren antzerki saioak. Edurnek 13 urterekin utzi zuen antzerkietan parte hartzea, geroago, 42 urterekin, ezustean berreskuratuko zuena. Herri irratian entzundako iragarki batek piztu zion harra. Alazne eta Iratz alabek, 13 eta 15 urte zituztela-eta, bere burua gai ikusten zuen abentura berrian murgiltzeko[1]
Formazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AET, Donostiako Arte Eszeniko Tailerren burutu zuen. Lehenik hiru urteko ikasketa trinkoa eginda (1998-2001ra) eta ondoren 2016an, urte beteko bestea.
Sortzaile lanetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkiari esker sortzeko gaitasuna deskubritu zuen. Bereak ditu hainbat aldiz antzeztu dituen lau bakarrizketa obra:
- 2003an. Ogiyik karri etzun semia/El hijo que vino sin pan (Pradejon herrirako itzulia)
- 2010ean. Zilbor-hestea. Aurrekoaren laburpen egokitua
- 2008an. Gezurrezko printzea
- 2010ean. Sarean zintzilikatua
- 2015ean. Birziklatu beharra
Antzerkia zer izan den definitzen hasita, beretzat iluntasuneko leihoa izan dela dio, bere zamaren arintasuna, noraezaren salbazioa. Ikusleak sentitzen ditu eta euren irribarrea lortzeak harrotzen du. Modalitate aldetik umorezkoak ditu gustuko, tartean drama nahasten bada ere. Ikusleengan barre nahiz negarra sorrarazteko gaitasuna badu. Mota askotako aretoetan aurkeztu behar izan ditu emanaldiak, horietako asko emakumearen nazioarteko egunaren bueltan. Zinema eta telebistan ere aritu izan da, baina zuzeneko emanaldiak ditu gustukoen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txirene antzerki taldea.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin formazioa bukatuta, Begoña Amunarrizekin batera sortu zuen taldea 2003an. Txirene modura antzeztutako obrak sekulako arrakasta izan zuten, batez ere Ogiyik karri etzun semea. Obra hau Oiartzungo Gaztetxearen urteurren ospakizunerako sortu zuen, alabak eskatuta.
Teknikari lanetan Joxan Inziarte aritzen da eta kartel egile modura Iratz Inziarte.
Emanaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nora hoa, neska? Begoña Amunarrizek euskaratua eta bien artean taularatua[2]
- 2004ean. Ogiyik karri etzun semia/El hijo que vino sin pan. Bakarrizketa[3]
- 2010ean. Zilbor-hestea
- Gezurrezko printzea. Bakarrizketa[4]
- Sarean zintzilikatua. Bakarrizketa[5]
- Birziklatu beharra. Bakarrizketa[6]
Orratx antzerki taldea.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lierni Fresnedok zuzentzen duen Lezoko Orratx antzerki taldeko partaide da 2004tik
Emanaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Komediante tunante baino[7]
- Zozoak beleari ipurbeltz 2005
- Gezurra gezurraren gainean 2007[8]
- Trapujale 2008[9]
- Zuhaitzak zutik hiltzen dira 2009[10]
- Gatazka hasi da 2011[11]
- Hemen da kabareta 2012[12]
- Kale gorrian 2013[13]
- Hariak 2014[14]
- Kale hop 2015[15]
- Valium bada 2016[16]
- Gau festa 2018[17]
- Bernarda Albaren bost alabak. 2019[18]
- Antroan Intro 2021[19]
- Ay karmela 2022[20]
- Ai ai ai badatorrela 2023
- Ubu errege 2024
Irakasle lanetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012-2016 bitarte, zuzendari modura jardun zuen Txinalka antzerki taldeko tailerrak ematen[21]
Tarte horretan, lau obra sortu zituzten:
- Hiru minutuko ametsak[22]
- Oh Paris[23]
- Familiaren izenean
- Kale nagusia 19
Zineman partehartzea figurante berezi modura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izarren argia (2010) Monja paperean[24]
- Lasa eta Zabala (2014) Lasaren ama paperean[25]
Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goenkale1999 Hasieran Ameliaren pertsonaia egiten eta gero figurante modura
- Goazen!2019 Telmoren amaren paperean
Beste
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAB Euskal aktoreen batasuneko partaide da[26] eta kezkatzen du gaur egungo kultura munduko egoerak[27]
Lortutako saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asvinenea, Adunan. (2010) IV. Poltsikoko Antzerki Lehiaketa irabazitakoa da, Zilbor-hestea obra egokituarekin[31]
Herritar aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[32]
▶ Lan asko egina da Edurne, saiatua. Jendearen eskaerei ezetz esaten ez du jakin izan inoiz. Izan ditu garaiak eguneroko lana, Orratxeko emanaldiak eta Txirenekoak, denak batera aurrera eramatea tokatu izan zaizkionak. Eta gustura. 63 urte bete zituenetik jubilatua dago, baina jarraitzen du antzerkiko emanaldiekin. Bizitzak esango dio noiz arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Edurne Agirrezabala: «Emakumezkoak izaten dira ikusle gehienak» - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Azaroaren 1ean Baserritarren Eguna eginen da - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ Erredakzioa. «Bi belaunaldi, hamaika tirabira» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «2009 - IV. Antzerki Topaketak | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Teatro egunak Errenteriako Mikelazulo Elkartean» Nontzeberri 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ Etxeberria antzerki egitaraua. .
- ↑ 2004ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. 2022-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gaur, 'Gezurra gezurraren gainean' helduentzako antzerkia eskolako aretoan» El Diario Vasco 2007-12-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Inauteriak 2008. 20 urte Lezoko giroa koloreztatzen | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Zuhaitzak zutik hiltzen dira' antzezlana izango da gaur» El Diario Vasco 2010-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Gatazka hasi da! - Aramaio - 2011-05-20» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «‘Hemen da kabareta’, Orratx! antzerki taldearen proposamena, asteburuan» Oarsoaldeko Hitza 2011-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ adibide. (2013-11-25). «'Kale gorrian' antzezlana taularatuko du Orratx! taldeak» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Orratx estrenará su última obra: Hariak | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Komedianteen arrakasta Oiartzunen» El Diario Vasco 2015-07-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Antzerkia (Lezo): Orratx-en 'Valium bada...'» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Larunbatean, Orratx Antzerki Taldearen ‘GAU FESTA’ | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2019-11-20). «Orratx!-en 'Bernarda Albaren bost alabak', bitan asteburuan» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Antroan Intro» sarrerak.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Antzerkia (Lezo): 'Ay, Karmela'» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Ingelesez) «128 aski prexko by tzuarrak2013 - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «HELTAko ikasleen gitarra kontzertua eta antzerki saioa izango dira aste honetan» El Diario Vasco 2013-06-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Txinalka Antzerki taldearen eskutik, 'Oh! Paris' antzezlana datorren asteburuan» El Diario Vasco 2016-05-16 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Resultado de imágenes de Google para http://4.bp.blogspot.com/-e24B5DX_fyI/UJtvUelUb4I/AAAAAAAACMY/N-0wx3lht_s/s1600/izarren+argia+6.jpg» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Lasa eta Zabala' filma Oiartzungo Gurutze auzoan grabatzen ari dira» El Diario Vasco 2014-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ Iametza. «EAB - Hasiera» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Kulturgileak gara» kulturgileakgara.info (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ Martxoak 8: emakume langilearen nazioarteko eguna | ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA. 2012-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «NORK OSTU DIT APIRILA Jon Martin 2020-07-09» www.oiartzunirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «OIARTZUN; 2011; Xanistebanak» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).