Edgardo Mortara
Edgardo Mortara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolonia, 1851ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1940ko martxoaren 11) |
Heriotza | Lieja, 1940ko martxoaren 11 (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | agustindar |
Edgardo Mortara Levi, Edgardo Mortara izenez ezagunagoa (Bolonia, Aita Santuen Lurraldea, 1851ko abuztuaren 27a - Lieja, Belgika, 1940ko martxoaren 11), Leví tribuko familia judu batean jaio zen apaiz katolikoa izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei urte zituela, guraso hebrearren etxetik bahitu zuten, Elizaren aginduak jarraituz, katoliko gisa bataiatua izan zela argudiatuta, eta fede horretan hezi zedin hezkuntza-erakunde batera bidali zuten. Gurasoek hamabi urtez borrokatu zuten bera askatzeko, eta ahalegin hori sistematikoki oztopatu zuen Pio IX.ak.
Nerabe zelarik, gurasoekin itzultzeko askatasuna eman zioten, eta halaxe egin zuen. Baina hilabete geroago, arazoak zituenez gurasoek bere katolizismo sutsua ez partekatzearekin, Erromara itzultzea erabaki zuen. Handik gutxira apaiz egitea erabaki zuen.
«Mortara auzia» deitutakoak garaiko iritzi publikoa hunkitu zuen eta, beranduagoa, Pio IX.a Aita santuaren beatifikazioak 2000. urtean jaso zituen kritiken arrazoia izan zen. Urte batzuk lehenago, Mortarak berak Pio IX.a dohatsu deklaratua izan zedin nahia adierazi zuen.
Euskal Herriarekiko lotura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mortarak kale bat du Oñatin (Gipuzkoa), eta bertan bizi izan zen 1884 inguruan. Poliglota handia zen, Euskal Herrira iritsi zen bertako hizkuntzak, euskarak, erakarrita. Ikasi egin zuen eta sermoietan zein poesian erabiltzera iritsi zen. Miguel de Unamunok, Contra esto y aquello liburuan, Gernikan euskaraz predikatzen gogoratzen du, baita Zestoako bainuetxean bere ordenarentzat dirua biltzen ere. Garai hartako hainbat euskal argitalpenetan parte hartu zuen[2].
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marco Bellocchio zuzendariaren 2023. urteko Rapito filmak bere bizitza kontatzen du. Nazioartean sari eta izendapen ugari jaso ditu lanak, tartean Italiako urteko film onenaren Urrezko Zinta saria, Italiako zinema kazetarien sindikatu nazionalak (SNGCI) emana, eta Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palmarako izendapena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La Repubblica. Il piccolo Edgardo l' ebreo rapito dal Papa e difeso da Cavour. .
- ↑ Mortara, Edgardo. (1888). «"Euskal-Erria"-ren zuzendari jaunari» Euskal-Erria : revista bascongada San Sebastián (Donostia) T. 18 (1o sem. 1888): 473-474..