Douglas Diamond
Itxura
Douglas Warren Diamond (Chicago, 1953ko urriaren 25a) estatubatuar ekonomialaria da. 2022ko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen Ben Bernanke eta Philip Dybvigekin batera bankuei eta finantza-krisiei buruz egindako ikerketengatik.
Ikasketak Brown Unibertsitatean eta Yale Unibertsitatean egin zituen eta University of Chicago Booth School of Business unibertsitateko irakaslea da 1979tik. Finantza-bitartekarien, finantza-krisien eta likidezian azterketan espezializatu da.