Edukira joan

Diaus Pitar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diaus Pitar
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
Seme-alabakSurya, Darsa (en) Itzuli eta Nasatya (en) Itzuli

Diaus Pitar lehen erlijio vedikoan, Zeruetako Aita da, lurraren jainkosa den Prithiviren senarra, suaren jainkoa den Agniren aita eta zeruaren aita den Indraren aita dena.

Bere jatorria, zeruko jainkoa den Dyeusetik abiatzen da (aitzinindoeuropar mitologiakoa), grezieraz Zeus pater bezala agertzen dena (akusatiboa eguna, genitiboa jainkoa), latinez Jupiter bezala (antzinako latineko Iovis Paterretik, Zeruko Jainkoa), eslabieraz Div bezala eta, germaniar eta eskandinaviar mitologian Tyr bezala (edo Ziu).

Rig Vedan, Diaus Pitar, deiketa sinpleetan agertzen da 1.89, 1.90, 1.164, 1.191 eta 4.1 ereserkietan.

Rig Vedako 1.89.4ban, Diaus Pitar, Mata Prithvi (Ama Lurra) bezala agertzen da.

Sanskritozko Purushka sukta testuak, Diaus, jatorrizko Purusha izakiaren burutik sortu zela dio.

Mitoaren xehetasunak ez dira batere argiak, baina, dirudienez, Indrak, bere aita, oin batetatik hartuta tarrasean eramanez eta zerutik erorrarazizi hil zuen (Rig Vedako 4.18.12ren arabera).

Zentzu honetan, Diaus-Zeus, greziar mitologiako Kronos jainkoaren aurkaria izango litzateke (bere seme Zeusek hila).

Thomas Oberliesek, Diaus, vedismoaren aurreko erlijioko asura batekin identifikatzen du (biak Indra jainkoak hiltzen baititu).

Hinduismoaren agerpenarekin (purana erlijioa), Diaus Pitar, zuzenean, ez da agertzen.

Arte erlijiosoan, Diaus Pitar, bi forma ezberdinekin agertzen da:

  • ahotik tximistak botatzen dituen zezen gorri bat bezala
  • izarren ikur diren perlekin apaindutako zaldi beltz bat bezala.

Ondorengo irudikapenetan, bera da perlekin apaindutako gaua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]