Clarín (egunkaria)
Clarín | |
---|---|
Mota | Informazio orokorrekoa |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaratze lekua | Buenos Aires |
Formatua | tabloidea |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 229.633 (2014ko ekaina) |
Banatze-eremua | Argentina |
Maiztasuna | Egunkaria |
Historia | |
Ideologia | Erdi-eskuinekoa
Desarrollista (hasieran) Liberalismo soziala (ostean) Kontserbadurista (gaur egun) |
Sortzailea | Roberto Noble |
Zuzendaria | Ernestina Herrera (Grupo Clarínena) Héctor Magnetto (egunkariarena) |
http://www.clarin.com/ | |
Clarín Buenos Airesen argitaratzen den informazio orokorreko argentinar egunkaria da. Roberto Noblek sortu zuen 1945eko abuztuaren 28an,[1] eta gaur egun Argentinako egunkaririk salduena da La Nación eta El Diario Popular egunkarien aurretik. Gainera egunkariaren Clarin.com bertsio digitala gaztelaniaz irakurrienen artean seigarren postuan dago. 2019ko maiatzean, Clarínek hedabide digitalen audientzia marka ezarri zuen Argentinan, 19 564 000 bisitari bakarrekin, Comscoreren erregistroaren arabera. Ildo editorialari dagokionez, erdi-eskuinean kokatzen da.[2]
Zuzendaria Héctor Magnetto da. Egunkariaren jabe Grupo Clarín-en zuzendaria Ernestina Herrera de Noble da, fundatzailearen alarguna .
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clarín 1945. urteko abuztuaren 28an sortu zuen Roberto Noblek, aurretik Buenos Aires probintziako Manuel Antonio Frescoren Gobernu ministroa izandakoak (1936-1939). Munduko lehen egunkarietako bat izan zen tabloide formatua erabiltzen. Garai hartan zegoen gobernu peronistaren kritikoa izan zen hedabide bakarra izan zen, La Prensarekin batera.[3] La Prensa-k zuen posizio guztiz kritikoa eta egunkari ofizialistek zuten gobernuaren aldeko iritzien artean hedabide independente bezala kokatu zen Clarín bere hastapenean.
Prentsa ofizialistak ezkutatzen zuen informazioa irrati uruguaiarren eta La Nación edo Clarín-en [4]bitartez bakarrik lortu ahal zen. Egunkariak izan zuen bereizgarria, ideia ekonomiko desarrollistekiko eta honen ordezkariekiko hurbiltasuna izan zen. Posizio hau 1980ko hamarkadaraino mantendu zuen.
Lonardi Generalak emandako estatu-kolpearen alde agertu zen egunkaria, Iraultza Askatzailea (herritarren artean Iraultza Fusilatzailea deitzen zuten) autoizendatu zena eta Juan Domingo Perón uzkaili zuena 1955an. Peronismoa erbesteratua izan zen eta irailaren 22ko Clarin-en azalean hurrengoa agertu zen: «Es total la tranquilidad en el país» eta «El General Lonardi Jurará Mañana Como Presidente de la República», diktadorearen biografiaz gain.
1973. urtean peronista ultraeskuindarrengandik bonba erasoa jasan zuten Buenos Aireseko egoitzan[5]. Gainera Rosarion ere jasan zituzten eraso hauek ERP eta Montonerosen aldetik. Honetaz gain hedabidearen zuzendarietako bat bahitu zuten, ERPk eskaturiko argitalpenak egiteko, Diario Crónican egun gutxi lehenago gertatu bezala.
1976ko estatu kolpea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974. urtetik aurrera modu soilean hitz egin zuen errealitate nazionalaren inguruan. Ekonomiaren inguruan idatzi zituen editorial gehienak. Gobernu peronistaren amaiera hurbil zegoela antzeman zuen egunkariak, garai hartan bizi zen krisi ekonomikoagatik. 1976ko martxoaren 25ean estatatu kolpearen hurrengo egunean "esperantza birsortua" eta "etapa berria" bezalako hitzak irakurtzen ziren Clarin-en.
XXI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuarekin paktua zuela egotzi zion Noticias aldizkariak Clarini. Néstor Kirchner presidenteak Clarín albiste agentzia propio bezala erabiltzen zuela zioen aldizkariak. [6] Hala ere, 2008ko nekazaritzako eta abeltzaintzako greban, Clarín Taldeko komunikabideek jarrera kritikoa hartu zuten Cristina Fernández de Kirchnerren gobernuarekiko. [7]
Edukien azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hedabide jeneralista da, herritarrentzako informazio orokorraz aritzen dena. Iritzi sailari garrantzi handia ematen dio hedabideak. Lehenbizi bertako, Argentinako, albisteak publikatzen dituzte. Kirolak eta ikuskizunek garrantzi handia dute eta diseinu ezberdina izan ohi dute. Haien leloetako batek dioen bezala, argentinarren arazoetan jartzen dute arreta: «Un toque de atención para la solución argentina de los problemas argentinos».[8] Argentinako gaietaz hitz egiteaz gain, Europan pil-pilean dauden gaien inguruan ere aritzen dira. [9]
Ildo editoriala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ideologia aldakorra izan du Clarín-ek bere historian zehar, beti zentro-eskuin politikora lotuta egon bada ere. Egunkariaren hastapenean ideologia desarrollista izan zuen. Garaiko gobernu peronista kritikatzen zuen hedabide bakarretakoa zen. Aurrerago liberalismo sozialaren alde egin zuen. Gaur egun ideologia kontserbadorea du.[10]
Gaur egun boterean dagoen gobernu ezkertiarraren kritikari sutsua da, gehien bat Las Firmas deituriko iritzi sailean. Kontserbadorea bada ere, kutsu aurrerakoi bat nabari da gai batzuetan. Argentina europar herrialdeen antzekoago bihurtuko delakoan. Gai hauek eutanasia eta abortuaren legeak dira. Hauei ikusgarritasuna ematen die eta hauen aldeko prestutasuna dutela dirudi.[11][12]
Jorge Fontevecchiak, Editorial Perfil argitaletxeko zuzendariak, Clarínen ildo editoriala marketingilea dela esan zuen: «Ahalik eta kontsumitzaile gehien asebetetzea bilatzen duena». [7]
Erakundearen zuzendaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clarín Grupo Clarín hedabide taldearen parte da. Grupo Clarín argentinako hedabideen talde handiena da. Honen zuzendaria Ernestina Herrera de Noble da, Roberto Noble egunkariaren fundatzailearen alarguna. Aldiz, egunkariaren zuzendaria Héctor Magnetto da. Grupo Clarín Sozietate Anonimoa da eta Clarínen %100aren jabe da, beste hedabide askorekin gertatzen den bezala. Grupo Clarínen akziodun nagusiak Marcela Noble Herrera, Felipe Noble Herrera, Héctor Magnetto, José Antonio Aranda eta Lucio Rafael Pagliaro dira. Grupo Clarínen akzioen %70,99ren jabe dira. Beste akzioen jabetza honela banatzen da: %8,75a Booth American Company Investment talde inbertsorearena da eta gainerako %20,26a kapital flotatzailea da.[13]
PAL (Periódicos Asociados Latinoamericano) delakoaren parte da.[14]
-
2011.urtean Grupo Clarínen partaidetza nagusiak
Negozio eredua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paperezko egunkaria erosteko asteko egunaren araberako prezioak dituzte. 2022an, astelehenetik ostiralera 60.00$ balio du egunkariak, larunbatetan 90.00 $ eta domeketan 120.00$.[15]
Eduki digitalei dagokienez ordain hesia ezarri zuen lehen hedabide argentinarra izan zen 2017. urtean. Ordain hesia ezarri zutenetik hiru urtera 260.000 harpidedun lortu zituzten.[16] Hiru harpidetze maila ezberdin dituzte (2022): hilabetean 60.00$, 120.00$ eta 250.00$ hasierako eskaintzekin. Clarin.com-en sarrera guztizkoa eta eduki esklusiboetarako eskubidea ematen dute harpidetza maila guztiek. Freemium ordain-hesia dutela esan daiteke, oro har informazioa doakoa delako, ordainpeko edukiak baditu ere. Honetaz gain, egunkarien salmenten bidez eta publizitatearen bidez lortzen dute haien aurrekontua betetzea.[17]
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argentinan tirada handiena duen egunkaria da Clarín. 2018ko martxoan 206.837 aleko eguneroko tirada izan zuen. [18]Haien burua «El gran diario argentino» deitzen dute. Gainera, gaztelaniazko hedabideen artean munduan dauden egunkari handienen artean dago. 1996. urtean Clarin.com webgunea sortu zuten. Argentinan albiste webgunerik bisitatuena da gaur egun, La Nación eta Infobaeren aurretik.[19]
Grupo Clarínek Argentinan kontsumitzen den eduki informatiboaren %25a menperatzen du. [20]Sare sozialei dagokienez, jarraitzaile mordoa du Clarinek guztietan. Twitterri dagokionez, hainbat kontu ditu gaietan banatuak (kirola, ekonomia, fama…). Kontu nagusian 3,3 milioi jarraitzaile ditu (2022) eta beste bigarren mailako kontu hauetan 50.000 jarraitzailetik gora ditu. Instagrami dagokionez, kontu bakarra du 1,3 milioi jarraitzaile dituena. Facebooken ere jarraitzaile kopuru handia du 6,8 milioi jarraitzailerekin. Youtuben 142.000 harpidedun ditu eta Tik Token 613.000 jarraitzaile.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Inicio | Grupo Clarín» grupoclarin.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2019-07-06). «Récord de Clarín: por primera vez un medio supera los 19 millones de visitantes en un mes» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ Díaz, César L.. (2002). La cuenta regresiva : la construcción periodística del Golpe de Estado de 1976. (1. ed. argitaraldia) La Crujía ISBN 987-1004-10-9. PMC 50481619. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ Ramos, Julio A.. (1993). Los cerrojos a la prensa. [Editorial Amfin] ISBN 9879955001. PMC 30892257. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2013-09-15). «La semana que secuestraron a un directivo y ametrallaron la sede de Clarín» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ «Esta noche "Noticias" denuncia un pacto entre Kirchner y Clarín | Enciclomedios» web.archive.org 2008-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ a b Txantiloi:Es-ar «Fontevecchia analiza la pelea de Kirchner y Clarín» www.lapoliticaonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Clarin.com» Clarin.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2022-04-27). «Guerra Rusia-Ucrania, en vivo: Putin amenaza con 'ataques relámpago' y armas supersónicas a los paises que intervengan en el conflicto» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ «Entrevistas» web.archive.org 2012-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iglesias, Mariana. (2020-12-30). «Aborto legal: Argentina suma un nuevo derecho para ser un país un poco más justo» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Badaloni, Roxana. (2022-04-27). «Tiene ELA y lucha para que el Congreso apruebe una ley de eutanasia: 'Quiero libertad para decidir'» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ «Estructura Corporativa | Grupo Clarín» grupoclarin.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ latpal.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ «Suscripciones Clarín» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2020-01-31). «Destacan los resultados del método de suscripción de Clarín como un modelo en la región» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tarifario» Clarín Comercial 2019-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ .
- ↑ «Alexa - Top Sites in Argentina - Alexa» www.alexa.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) SomosPeriodismo. (2021-01-28). «Cómo Clarín se hizo con el poder mediático» #SomosPeriodismo (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Clarin.com