Chromecast
Chromecast | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | |
Historia | |
Aurrekoa | Nexus Q (en) |
Sistema eragilea | Chrome OS |
Chromecast, Google-ek garatutako baliabide digitalak erreproduzitzeko gailu bat da. Dongle gisa diseinatutako gailu hauek, Internet bidez transmititutako ikus-entzunezko edukia bereizmen handiko telebista batean edo etxeko audio sistema batean erreproduzitu dezakete. Erabiltzaileak gailu mugikor edo ordenagailu pertsonal baten bitartez kontrolatzen du erreprodukzioa, Google Cast-en protokoloa babesten duten aplikazio mugikorren eta web-etako aplikazio bidez, edo Google Assistant-en bidez komandoak igorriz.
Aldizka, edukia Google Chrome-aren web nabigatzaile bidez (ordenagailu pertsonal batean) edo Android-en gailu batzuen pantailatik adieraz daiteke.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google-en arabera, Chromecast-a jatorriz, Majd Bakar ingeniariak sortua izan zen. Ideia 2008tik dator bere emaztearen zinema zaletasunaren harira. Garaian zituen baliabideak ez zitzaizkion eraginkorrak iruditzen pelikulak bere telebistan ikusteko. 2011 garren urtean Google-en lanean hasi eta gero, gizarteak Telebista ikusteko modua aldatuko zuen gailuaren ideia izan zuen, Chromecast-a. 2012an hasi zen produktuaren garapena eta 2013ko uztailean izan zen merkaturatua honen lehen bertsioa.
Ezaugarriak eta funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chromecast-ek edukia transmititzeko bi sistema eskaintzen ditu: lehenengoak Google Cast teknologia onartzen duten aplikazio mugikorrak eta web-a erabiltzen ditu; bigarrenak ordenagailu pertsonal batean exekutatzen den Google Chrome web nabigatzailearen edukia islatzeko aukera ematen du, baita Android-en gailu batzuetan erakusten den edukia ere.
Edukirik zabaltzen edo bidaltzen ez dagoenean, Chromecast-ek “Backdrop” izeneko eduki pertsonalizatua erakusten dute. Eduki horien artean argazki pertsonalak, eguraldia eta albisteak izan ohi dira, besteak beste.
Diseinua eta Hardwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chromecast aparatuak, telebistako kanpo portu edo USB portuetara konektatzen dira. Bideoa emititzeko gai diren bertsioak, HDMI portu batera konektatu beharko dira, aldiz, audioa bakarrik jasaten duten gailuak, 2.5 milimetroko jack/mini-TOSLINK portura konektatu beharko dira. Chromecast-a lehenetsita WIFI bidez konektatzen da internetera.
Lehen generazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chromecastaren lehen bertsioa 2013an izan zen kaleratua. Gailuak 72mm-ko luzera, 35 mm-ko zabalera eta 12mm-ko altuerako tamaina eta HDMI irteera batean bukatzen zen pendrive itxurako gailu bat zen. Gure telebista edo gailura zuzenean konektatzeko aukera emateaz gain, kable labur bat ekartzen zuen leku arazorik suposatuz gero Chromecastaren tamainak. Hasiera batean ez zuen interfaze grafikorik ekartzen, baina gaur egun pantaila-babesle bat dakar integratuta erabiltzen ari ez den momentuetan jartzeko. Bestalde micro USB portu bat zekarkien bertatik elikatzeko. Eta botoi sinple bat LED argitxo batekin aparatuaren berrabiaratzea egiteko.
Haririk gabeko konexiorako estandarrak: WI-FI 802.11 b/g/n (802.11n 2,5 GHz-etara). WEP, WPA/WPA2 segurtasun estandarrak onartzen ditu.
Gehienezko pantaila-bereizmena 1080p 60Hz.
Bigarren generazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren generazioa 2 urte geroago kaleratu zen, 2015ean. Itxuraren diseinuan aldaketa handi bat izan zuen. Barruko aldean ere prozesagailu berri batekin: dual core bat 1,3 GHz, 512MB-ko RAM memoria eta 256MB-ko flash memoria batekin aurkeztu zen.
Konexio estandarrak ere aldatu zituzten, 802.11 b/g/n/ac WI-FI (2,4 GHz / 5 GHz), 5GHz sartuz bertsio honetan.
Bertsio honetan hasieratik inplementatu zitzaion interfaze grafikoa.
Hirugarren generazioa: Ultra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4K bereizmenaren iritsierarekin streaming plataformetara, merkatuan behar bat sortu zen gailu berri batentzat. Horrela iritsi zen guregana Chromecast Ultra. Gailu honek 4K bereizmena jasateaz gain, datu transferentzia abiadura hobetu zuen, eta honekin karga denborak hobetu zituen bideo eta aparatuaren erantzunean.
Laugarren generazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko irailaren 30ean Google-ek Chromecast-aren 4. generazioa aurkeztu zuen. Gailu honek urruneko kontrol bat dakar Google-eko ahots laguntzailearekin eta Google TV datorkio instalatua.
Aldaketa nabarmenena diseinuan Dolby Vision eta Dolby Atmos-entzako euskarria ekartzen duela.
Softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Cast SDK eta aplikazio bateragarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chromecast merkaturatu zen momentuan, lau aplikazio ziren bateragarriak: YouTube eta Netflix bateragarriak izan ziren, besteak beste, Android-ekin, iOS-ekin eta Chrome web aplikazioekin; Google Play Music eta Google Play Movies & TV ere bateragarriak izan ziren, baina jatorriz Androidekin bakarrik. Chromecast-erako gaitutako aplikazio gehigarriek Google Cast-eko softwarea garatzeko kit-erako (SDK, software development kit) sarbidea beharko lukete.
SDK lehen aldiz 2013ko uztailaren 24an merkaturatu zen. Google-ek SDK erabiltzeko gomendatu zien interesa zuten garatzaileei, Chromecast-ek gaitutako aplikazioak sortzeko eta probatzeko, baina ez banatzeko. Kargu hartze horrek indarrean jarraitzen zuen bitartean, Chromecast-ek Hulu Plus eta Pandora Radio aplikazioa argitaratu zituzten 2013ko urrian eta HBO Go azaroan. Google-ek SDK zabaldu zien guztiei garatzaile 2014ko otsailaren 3an.
Denborarekin, aplikazio gehiago eguneratuak izan dira Chromecast-arekin bat egiteko.
2019ko uztailean, Androiderako eta iOSerako Amazon Prime Video aplikazioek Chromecast euskarria gehitu zuten, eta horrela Amazonen streaming zerbitzuak gailua lehen aldiz babestu zuen. Mugimenduak lau urteko eztabaida sortu zuen Google eta Amazonen artean: Amazonek Chromecast gailua saltzeari utzi zion eta Google-ek Youtube kendu zuen Amazon Fire TV-tik.
Gailuak aurkitzeko protokoloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chromecastek multicast Domain Name System (mDNS) protokoloa erabiltzen du WiFi sare batean dauden gailuak bilatzeko. Chromecast-ek Discovery and Launch (DIAL) protokoloa erabili ohi zuen aurretik, Netflixek eta YouTubek elkarrekin garatu zuten protoko bat.
Sistema eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google TV-ren Chromecast-ak Android TV sistema eragilean funtzionatzen du. Eraldatutako erabiltzaile interfazea, Google TV izenekoa, Android TV-rena ordezkatu du. Google TV interfazeak gomendio edukiei ematen die garrantzia baita ere aplikazioen bidez egindako aurkikuntzei ere, instalatutako banakako aplikazioen artean nabigatzeko Android-TV zuen stock interfazearen aldean.
Aplikazio mugikorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chromecast Google Home aplikazioaren bidez kudeatzen da. Horren bidez, erabiltzaileek gailu berriak konfigura ditzakete baita lehendik daudenak ere.
Abiaraztea eta promozioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google-ek lehen belaunaldiko Chomecast-a salgai 2013eko urriaren 24ean jarri zuen. Kontsumitzaileak erakartzeko, Google-k hasiera batean promozio bezala Cromecast-aren erosketarekin batera Netflix hiru hilabetetarako doanik jarri zuen. Gailua berehalakoan agortu zen Amazon.com, BestBuy.com eta Google Play-n,baita Netflix-en promozioa izan zuen eskariarengatik 24 ordutan amaitu zen. Google-k 2014eko martxoaren 18an beste 11 merkatu desberdinetan jarri zuen martxan, hauetako batzuk Erresuma Batua, Alemania eta Canada izan ziren. Gainera Erresuma Batuko erabiltzaileentzat BBC iPlayer gehiturik.
2014.eko uztailean, gailuaren jaurtiketaren lehen urteurrenaren oroitzapena egiteko, Google-k jakinarazi zuen musika trasmititzeko zerbitzua eskainiko zuela. Era berean, aurretik All Access erabili ez zuten Chromecast gailuaren jabeei 90 egunetan doan Google Play Music All Access erabiltzea ahalbidetu zien; Zerbitzu honek normalean US $9,99 balio du hilabetean. 2014.eko abenduaren 10ean, Chromecast Indian jarri zen abian Snapdeal merkataritza elektronikoaren merkatuaren bidez Bharti Airtel-ekin elkartuta. Hil horretan, Google-k promozio bat eskaini zuen Chromecast erosi zuen edonorentzat, promozio hau abenduaren 21a baino lehenago parte hartzen zuten guztiei Google Play Storen gastatzeko Estatu Batuar 20 dolarretako kreditu bat jasoko zuten. 2015.eko otsailetik aurrera Google-k Chromecast-aren jabeei bere denda xahutzeko USD 6 kreditu bat eskaini zien.
2015.eko irailaren 29an, Google-k bigarren belaunaldiko Chromecast-a iragarri zuen eta Chromecast Audio izeneko audio-eredu bakarra. Modelo bakoitza egun bertan egon zen salgai US $35 gatik. Egun batzuk geroago Amazon.com-ek Chromecast eta Apple TV-k salmenta debekatzea iragarri zuen, ustez Fire TV eta Fire TV Stick Amazonekoarekin konpetentziarengatik.
Googlek 2019eko urtarrilean Chromecast Audio saltzea eten zuen.
2016.eko urriaren 4an, Google-k Chromecast Ultra iragarri zuen "Made by Google" ekitaldian, beste produktu batzuekin batera, hau da, Google Home, Google Wifi eta Daydream View-ekin batera.
2020.eko irailaren 30ean,Google-k "Launch Night In" ekitaldian Google TV iragarri zuen, nahiz eta produktua Walmart eta Home Depot-en aste bat lehenago salgai zegoen, iragarpenaren aurretik. Google-k Youtube TV-n erregistraturik eta hilabeteko zerbitzuak ordaintzen dituen edonori(US $ 65-eko kostua) Chomecast bat jasoko zuen eta Google TV kosturik gabe; eskaintza hau bakarrik estatubatuarrentzat eta Youtube TV-n lehen aldiz harpidetuak zirenentzat izango zen. Gainera, 2020.eko abenduan, Google-k eskaintza bat jarri zuen martxan 2018.eko ekainetik Youtube TV-ko harpidedun ziren erabiltzaileentzat Chromecast bat berrerosteko baimena zuten Google TV kosturik gabe.