Carolina Punset
Carolina Punset Bannel (Washington Hiria, AEB, 1971ko urtarrilaren 5a) kataluniar abokatua eta politikaria da, Europako Parlamentuan diputatu izan zen 2016ko otsailetik 2018ko urrira bitartean Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía (Cs) alderdiaren aldetik, eta ordutik Europako Aliantza eta Kraten Taldeko kidea izan zen. Lehenago, alderdi horren bozeramailea izan zen Valentziako Erkidegoan, eta diputatua Valentziako Gorteetan (2015-2016). 2018ko urrian, gutun bidez jakinarazi zuen alderdia utziko zuela. 2019ko uztailean, Europako Parlamentuko diputatu izateari utzi zion, eta beste ibilbide bat hasi zuen Europako gaietarako eta Valentziako Generalitateko Lehendakaritzako ekimen estrategikoetarako aholkulari mandatari lanean. 2019ko uztailaren 9an izendatu zuten.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta zuzenbidean doktoratua Alacanteko Unibertsitatean egin zuen. Peritu kaligrafo judiziala da, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzan unibertsitateko espezialista Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
Eduardo Punset dibulgatzaile zientifiko eta politikoaren alaba da, eta Nadiaren eta Elsa Punset idazle eta dibulgatzailearen ahizpa. 2017. urteko otsailean, Valentzian Alexís Marí politikariarekin ezkondu zen.[3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an, Altean (Alacant), ekologista eta herri mailako alderdi politiko bat jarri zuen abian, Ciudadanos Independientes por Altea CIPAL izenekoa.[4] Hirigintza, nekazaritza, osasun eta herritarren partaidetzako zinegotzia izan zen Alteako Udalean.
2012an, Ekologia Berdeak (Europe Écologie Les Verts, EELV) Europako hautagai aurkeztu zen, 5. inguruan (Espainia, Portugal, Andorra eta Monako) bizi ziren frantsesentzako Legegintzako Hauteskundeetan .[5]
2013ko irailean, Madrilgo Teatro Goyako Movimiento Ciudadano plataforma zibilean sartu zen Ciudadanos, partido de la ciudadanía/Herritarrak, herritarren alderdiaren hedapen nazionala sortu zuena.[6]
Carolina Punset 2015eko maiatzeko udal-hauteskundeen eta hauteskunde autonomikoen ondoren, diputatu eta Valentziako Erkidegoko herritarren bozeramailea izan zen. Halaber, 2016ko urrira arte Ciudadanos alderdiaren zuzendaritza nazionaleko kidea izan zen, Ingurumen arloko prestakuntzaren arduradun gisa.
2016ko otsailetik, Punsetek Ciudadanos saileko eurodiputatu jardun zuen, Eurokamarako Liberalen eta Demokraten Aliantza (ALDE) taldeari lotuta. Europako Parlamentuan, Industria, Ikerketa eta Energia 5 eta ACP-UE6 Batzar Paritarioa Europako Parlamentuko Ordezkaritza Batzordeetan lan egin zuen. Gainera, Ingurumena, Osasun Publikoa eta Elikagaien Segurtasuna, eta Hegoaldeko Asiako nazioetako Erakundeekiko Harremanetarako Ordezkaria izan zen.
2016ko urrian, Ciudadanos/Herritarrak aderdiaren Zuzendaritza utzi zuen, alderdiaren ildo nagusitik gero eta urrunago, eta kritikak jaso zituen Valentzian "klan del dátil" delakoarekin, Tormo eta Sánchez eskualde-liderren ingurutik gertu.[7][8]
2018ko urrian jakinarazi zuen Ciudadanos/Herritarrak alderdia utziko zuela alderdiko zuzendaritzarekin gutun kritiko bat idatzita. Arrazoien artean Kataluniaren egoera zegoen, alderdiari leporatzen zion, eurodiputatuaren esanetan:
“Albert Rivera jaunaren 155. zenbakiaren aplikazioa ez den guztia atzamarrarekin seinalatzen da. Carles Puigdemontekin hitz egiteagatik, ERCko pertsonekin, 155. blokean ez daudenekin, barre egiten dizute. Nekagarria da. Zelatatu egiten zaituzte, KGBko agenteek egiten duten bezala”. “Jarrera epelak izan ditugu nazionalismoaren aurka, katalanismo moderatuaren botoa irabazten saiatzeko, eta “espainolistenak” izatera pasatu gara”.
Alderdiaren genero-politikak ere kritikatu zituen: “Lotsa sentitzen dut feminista gisa ere; izan ere, “Hazte Oir”-aren inguruko jarreretatik genero-ideologia edo indarkeria aipatzen da familian, eta, egia esan, indarkeria matxista da”.“Edo zerrenda paritarioen beharra ukatzen denean, nahiz eta ez diren inposatu, ez dago emakumeen ordezkaritza nahikorik”.[9][10]
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an idatzi zuen No importa de dónde vienes, sino adónde vas/ Ez dio axola nondik zatozen, nora zoazen baizik lanak bere bizitzako ideia ekologista islatzen du.[11]
Gobernuz kanpoko erakundeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuz kanpoko hainbat erakunderen esparruan garatu du bere lan-esperientzia, hala nola Proyecto Hombre/Gizakia Helburu —toxikomanoak gizarteratzean lan egiten duena—, Mugarik Gabeko Medikuak, edo Ciudad de la Alegría Fundazioa, Indian, besteak beste.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009ko Sari Berdeak, José Navarro Fundazioa, ekologiari eta elikadura adimendunari egindako ekarpenengatik erantzukizun publikoa duen pertsona zen aldetik.
- 2011n Valentziako Generalitatearen nekazaritzako elikagaien ikerketa eta garapen teknologikoaren saria, nekazaritzako zinegotzi zela, Alteako Nekazaritza Kooperatibarekin batera hasi zuen Zero Hondakina proiektuarengatik.
- Nekazaritzako zinegotzi zela, Alacanteko Diputazio Probintzialeko Udalerri Jasangarriaren saria jaso zuen, hasi zuen Hiri Baratze Ekologikoak proiektuarengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Puig ficha como asesora para Valencia a Carolina Punset. .
- ↑ Carolina Punset acepta la oferta de Ximo Puig. .
- ↑ Carolina Punset y Alexis Marí (Ciudadanos) se dan el 'sí, quiero'. .
- ↑ Página web de Ciudadanos Independientes por Altea (CIPAL). .
- ↑ Candidaturas Europe Écologie Les Verds 2012.. .
- ↑ Página web de la plataforma Movimiento Ciudadano.
- ↑ Carolina Punset abandona la Ejecutiva de Ciudadanos. .
- ↑ Ciudadanos se rompe por Valencia: el clan del dátil contra Carolina Punset. .
- ↑ La eurodiputada Carolina Punset deja Ciudadanos con una crítica carta. .
- ↑ Currículum Profesional Trayectoria laboral y Política de Carolina Punset
- ↑ Entrevista a Carolina Punset, ABC, 15 de septiembre de 2013.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa: Sortutako kargua |
Valentziako Gorteetako Ciudadanos/Herritarrak taldearen bozeramailea
|
Hurrengoa: Alexis Marí |