Capitolina Bustince Larrondo
Capitolina Bustince Larrondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uxue, 1864ko urriaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Segovia, 1934ko urriaren 23a (69 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta idazlea |
Capitolina Bustince Larrondo (Uxue, Nafarroa Garaia,1864ko urriaren 27a - Segovia, 1934ko urriaren 23a) irakasle eta idazle nafarra izan zen[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1897an, Lehen Goi Mailako Irakaskuntzako irakaslea izan zen Iruñean. Jacobo Salcedorekin ezkondu eta Segoviara joan zen bizitzera. Ez zuen seme-alabarik izan.[2] XIX. mendean Nafarroako eskoletarako eskuliburuak idatzi zituen emakume bakarra izan zen.[3]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere burua goi-mailako hezkuntzako irakasle gisa aurkeztu zuen egileak “Compendio histórico del antiguo Reino de Navarra para uso de los niños de ambos sexos” idatzi zuen 1898an, Gamazada amaitu eta lau urtera.[4][5] Lan hau Hermilio de Oloriz egile nafarraren "Resumen histórico del antiguo reino de Navarra" obraren egokitzapen nahiko literala da. 30 ikasgaitan banatuta dago, elkarrizketa moduan, galdera-erantzun labur, zehatz eta argien bidez. Azken ikasgaia Nafarroako Erresumaren bukaerakoa da, 1512an Gaztelari erantsi zitzaionekoa.[2]
Lanaren funtsa abertzalea edo "napartarra" da. Sarreran agertzen den bezala hezitzailea da. Bere esanetan liburu hau “va dedicado especialmente a los niños de ambos sexos a fin de que uno y otros aprendan a recitarla en los albores de su infancia, se aficionen a relatar nuestras glorias y a imitar las virtudes y proezas que fueron siempre el distintivo de la raza eúskara". [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Capitolina Bustince Larrondo n. 27 Oct 1864 Ujué, Navarra, España f. 23 Oct 1934 Segovia, España: geneaordonez» www.geneaordonez.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
- ↑ a b c Gran Enciclopedia de Navarra | BUSTINCE LARRONDO, CAPITOLINA. (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
- ↑ «Capitolina Bustince Larrondo, maestra y escritora, UJUE (Navarra, España)» www.verpueblos.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «COMPENDIO HISTORICO DEL ANTIGUO REINO DE NAVARRA PARA USO DE LOS NIÑOS DE AMBOS SEXOS POR ---. de CAPITOLINA BUSTINCE Y LARRONDO | Casa del Libro» casadellibro 2020-11-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
- ↑ Burgui, Mikel. (2012-08-04). «Uxue, Ujué atalaya de Navarra.: Capitolina Bustince Larrondo: Una ujuetarra difusora de la historia de Navarra en las escuelas.» Uxue, Ujué atalaya de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fernández González, Ángel-Raimundo; Mata Induráin, Carlos (2006). Universidad de Navarra, ed. Historia Literaria de Navarra: siglos XVIII y XIX. Pamplona: Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra. p. 242. ISBN 978-84-235-2888-2.
- Soto Alfaro, Francisco (2005). Universidad Nacional a Distancia (UNED), ed. Manuales escolares de Primera Enseñanza editados en Navarra de 1800 a 1912. ISBN 978-84-362-5155-5.