Brunel Unibertsitatea
Brunel Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ikerketa-unibertsitate publikoa, goi mailako hezkuntza-erakundea eta hezkuntza-antolakuntza |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Kidetza | Innovative Multicultural Curricula for the Young European and US Engineers and Scientists (en) , ORCID, Young European Research Universities Network eta Open Education Network (en) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ikasle-kopurua | 14.165 |
Agintea | |
Errektorea | Richard Sykes (en) |
Osatuta | |
Legezko forma | royal charter company (en) |
Historia | |
Sorrera | 1966 |
webgune ofiziala |
Brunel Unibertsitatea (ingelesez: Brunel University , edo arrunki Brunel) Londres handiko Uxbridge-n dagoen unibertsitate publiko ingelesa da. 1966an sortu zuten eta Isambard Kingdom Brunel ingeniari ingelesaren izena du.
Brunelek bere campus propioa du Londres erdialdeko mendebaldean dagoen Uxbridge-ren kanpoaldean. Unibertsitatea zortzi ikastetxek eta gutxi gorabehera hamar ikerketa institutuk osatzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brunel unibertsitatea 1963an Robbins txostenaren ondorioz sortutako unibertsitateetako bat da.
Brunelen jatorria 1928an sortutako Acton Technical College zen. 1957an, Brunel College of Technology Acton Technical College-tik banandu zen eta emakumezko ingeniarien prestakuntzan kontzentratu zen. 1960an Brunel College of Technology-k College of Advanced Technology (UK) estatusa jaso zuen eta Brunel College of Advanced Technology sortu zen 1962an.
1966ko ekainean Errege Gutuna eman zitzaion Brunel College of Advanced Technology-ri eta Brunel Unibertsitatea izena hartu zuen.