Edukira joan

Bizkotxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkotxo
foam cake (en) Itzuli
Materialakirina
Historia
JatorriaItalia
Honen izena dubelaki eta galleta

Bizkotxoa, Iparraldean Bixkotx, (latinezko bis coctusetik, bi aldiz egosia) labean egositako edozein ore gozori deritzo. Bizkotxo guztiek daramatena, arrautzak, irina (ohi gari irina) eta azukrea edo gatza dira. Bizkotxorik sinpleenak, hiru osagai hauek daramatza, guztiak kantitate berberean, limoi azal arraspaturekin, usaina emateko.

Gehigarri bezala, arrautzen ordez, legamia kimikoa eraman dezake, orokorrean, gasifikatu eta, beraz, bolumena emateko (arrautza zuringoak elur puntuan muntatuz gauza bera lortzen den arren), koipeak (ohi gurina, baina baita, batzuetan, oliba olioa ere, eta, ez hain ohi, zerri gantza, beste likido batzuk (batez ere esnea, baina baita likoreren bat ere) eta zaporea eman dezaketen beste osagai batzuk, txikitutako almendrak, kakaoa, koko xehatua, etab...

Legamien ondorioz hazten diren labean eginiko ore gozoak (opilak, errege opilak, panettonea, etab...) ez dira bizkotxotzat hartzen.

Lapurdin, Etxeko bixkotxa erabiltzen da euskal gozopil ezaguna izendatzeko, kremaz edo gereziz betea dagoena.


Bizkotxoaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean, bizkotxoak marinelen elikagai nagusietakoa ziren itsas ibilaldi luzeetan. Opil txiki biribilak ziren, galleta modukoak, gari irinez eginak. Bi aldiz egosten zituzten, bidaian zehar hartzitu ez zitezen. Eta egosaldi bikoitz horretatik datorkie izena, latinez bis coctus hitzek “bitan egosia” esan nahi baitute[1].

Hortaz, duela 500 urteko bizkotxo haiek ez zuten zerikusirik gure gaurko bizkotxo harroekin. Antz handiagoa zuten frantsesezko edo ingelesezko biscuitekin. Baina ez ziren gozoak. Arrain gazituarekin, urdaiarekin, lekaleekin edo arrozarekin batera jan ohi zituzten, edo, besterik ezean, olio pixka bat botatzen zioten[1].

Bizkotxoak bustitzeko ohituta hasieratik zabaldu zen. Baina egun jalekeria hutsez egiten duguna, beharragatik egiten zuten orduan. Egunak aurrera joan ahala, opil haiek gogortu egiten ziren, janezin bihurtu arte. Horregatik uretan edo ardotan busti ohi zituzten, hortzeriaren mesedetan[1].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Nagore Irazustabarrena, «Bizkotxoaren hastapen gogorrak», Argia, 2014-09-28

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]