Bizkaiko armarria
Itxura
Bizkaiko armarria Jatorrizko Bizkai-Lurraldearen Nortasun-Adierazgarriei buruzko abenduaren 15eko 1986/12 Foru Arauaren hirugarren idazpuruen laugarren atalak ezarri[1] eta 2007an ukituak eman zizkioten[2][3]:
« | Bizkai’ko ikurdia, urrengo zeaztuten dan lez egokitzen da: Zidarrezko landan, aritz orlegia, enborra bere kolorean dauala; adaburuan gurutzearen iru ertz gorriak. Urrezko ertzegala, zortzi astalki gorrigaz. Aritz-orrizko ustaiak, urrezko ezkurdunak, inguratzen dau ikurdia.» |
» |
Armarria Bizkaiko jaunen armarrian oinarrituta dago[4]. Hala ere, 1986an tradizionalak ziren zenbait osagai desagertu ziren: Haroko leinuaren ikurra ziren arkume batez gizenduriko otsoak eta goikaldean agertzen zen lehoia hain zuzen ere[5].
Nahiz eta batzuk haritza Gernikako arbola dela esan, haritza betidanik Bizkaiko Jaurerriaren armarrian izan da.
-
XV.-XIX. mendeetakoa
-
1986-2007koa
Zerikusia duten armarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bizkai Berria estatuko (Filipinak) armarria
-
Durango estatuko (Mexiko) armarria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat Espainiako lege batetik hartu da. Testua jabari publikoa da eta ez du copyrightik, Espainiako jabetza intelektualaren legeko 13. artikuluaren arabera (ikus Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22koa).
- ↑ Bizkaiko Batzar Nagusiak. 297 zenbakidun BJBOaren eranskina, 1986ko abenduaren 27koa. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Abajo, Teresa. (2007-3-17). «Vizcaya retoca su escudo» El Correo.
- ↑ Bizkaiko Batzar Nagusiak. [http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/bao_bob/2007/03/20070328a062.pdf Martiaren 20ko 5/2007 Foru-Araua, 12/1986 Foru-Arauaren Bizkaiko armarriari buruzko III. idazpuruen laugarren atala aldatzekoa. ], 17 or..
- ↑ Berraondo, Ramon. (1931). «Iconografía de los Señores de Vizcaya en el siglo XIII» RIEV (Paris: Eusko Ikaskuntza).
- ↑ Escudo de Vizcaya
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]