Biga (zalgurdi)
Itxura
Biga (latinezko biga izenetik) bi zaldiz eramandako zalgurdia zen. Asirian, Antzinako Egipton, Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman erabili zuten, besteak beste. Gidariari bigario deitzen zioten erromatarrek. Plinio Zaharrak zioenez, Frigian asmatu zen.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi ziren:
- Gerrarako.
- Lasterketetan: Antzinako Grezian, Olinpiadetan, kirol diziplinatzat onartua izan zen 81. urtean.
Antzeko zalgurdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldien zenbakien arabera zalgurdi desberdinak bereizi egiten ziren:
Artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literaturan zein artean errepresentazio ugari aurki ditzakegu. Esaterako Homeroren heroiek zalgurdi horrelakoetan borrokatzen zuten. Margolaritzan, erliebetan, edalontzietan ohikoak ziren, bestetik. Txanponetan ere ikus ditzakegu, sarritan, eszena mitologikoetan, zaldien truke, oreinekin, grifoekin...