Pekingo metroa
Beijingo metroa (txinera sinplifikatuz: 北京地铁, pinyineraz: Běijīng dìtiě), Beijing eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1969an zabaldu zen eta oraingo handipenik handiena Beijingo 2008ko joko olinpikoen aurretik zabaldu zen.
2009ko irailaren 30ean metroaren laugarren linea zabaldu zen. Gaur egun metro sareak hamazazpi linea, 270 geltoki eta 457 kilometro dauzka.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beijingo metroa Txinako Herri Errepublikan eraikitako lehen metroa izan zen (Hong Kongeko metroa 1912an eraiki bazen ere, izatez ez zen metroa izan hamarkada batzuk beranduagora arte). Lehen bi hamarkadetan metroak bi linea baino ez zituen izan, baina 1990eko hamarkadaren amaieran, Beijingo gobernuak, metro-sarea luzatzeko proiektua aurkeztu zuen. Metroaren luzapenaren bultzadaren arrazoietako bat, Beijing hiria 2008ko Udako Olinpiar Jokoak ospatzeko aukeratzea izan zen.
Eraikuntza lan neketsuen ondoren, joko olinpikoak ospatu aurretik linea berriak zabaltzea lortu zuten. Dena den, linea berrien eraikuntza ez da gelditu eta etorkizunean Beijingo metroak 15 linea baino gehiago izango dituela aurrikusten da.
Lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea eta kolorea | Ibilbidea | Zabaltze urtea |
Azken luzapena |
Luzera (km) | Geltokiak | Lotuneak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1. linea | Pingguoyuan (Shijingshan) - Sihui Ekialdea (Chaoyang) | 1971 | 1999 | 30,4 | 23 | 2. linea, 5. linea, 10. linea, Batong linea | |
2. linea | Linea Biribila | 1971 | 1987 | 23,1 | 18 | 1. linea, 5. linea, 13. linea, Aireportuko linea | |
4. linea | Anheqiao iparraldea - Gongyixiqiao | 2009 | 2010 | 28 | 24 | 1. linea, 2. linea, 10. linea, Daxing linea | |
5. linea | Iparreko Tiantongyuan (Changping) - Songjiazhuang (Fengtai) | 2007 | 27,6 | 23 | 1. linea, 2. linea, 10. linea, 13. linea, Yizhuang linea | ||
6. linea | Haidian Wuluju (Haidian) - Lucheng (Chaoyang) | 2012 | 30,4 | 20 | 2. linea, 4. linea, 5. linea, 9. linea, 10. linea | ||
7. linea | Beijing West Railway Station (Fengtai) - Jiaohuachang (Chaoyang) | 2014 | 23.7 | 21 | 4. linea, 5. linea, 8. linea, 9. linea, 10. linea | ||
8. linea | Zhuxinzhuang - Nanluoguxiang | 2008 | 2013 | 26,6 | 17 | 10. linea, 13. linea | |
9. linea | Guogongzhuang - Beijing mendebaldeko tren geltokia | 2011 | 2012 | 16,5 | 12 | Fangshan linea | |
10. linea | Linea Biribila | 2008 | 2013 | 57,1 | 45 | 1. linea, 5. linea, 8. linea, 13. linea, Aireportuko linea | |
13. linea | Xizhimen (Xicheng)- Dongzhimen (Dongcheng) | 2002 | 2003 | 40,9 | 16 | 2. linea, 5. linea, 10. linea, Aireportuko linea | |
14. linea | Xiju (Fengtai)- Zhangguozhuang (Fengtai) Shan'gezhuang (Chaoyang)- Beijing South Railway Station (Dongcheng) |
2013 | 2014 | - | 37 | - | |
15. linea | Qinghuadongluxikou - Fengbo | 2010 | 2011 | 30,2 | 13 | 13. linea | |
Batong linea | Sihui - Tuqiao | 2003 | 18,9 | 13 | 1. linea | ||
Changping linea | Xi'erqi - Changpingxishankou | 2010 | 21,2 | 7 | 13. linea | ||
Daxing linea | Gongyixiqiao - Tiangongyuan | 2010 | 21,7 | 11 | 4. linea | ||
Fangshan linea | Suzhuang - Guogongzhuang | 2010 | 2011 | 24,8 | 12 | 9. linea, Daxing linea | |
Yizhuang linea | Songjiazhuang - Yizhuang tren geltokia | 2010 | 23,3 | 14 | 5. linea | ||
Aireportuko linea | Dongzhimen (Dongcheng) – Beijingo aireportua (Chaoyang) |
2008 | 28.1 | 4 | 2. linea, 10. linea, 13. linea |
Etorkizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun zortzi linea dauden arren Beijingo gobernuak beste zazpi linea eraikitzeko asmoa dauka 2015. urtera arte. Linea berriek 164 kilometroan luzatuko dute Beijingo metro-sarea. Gaur egun eraikitze lanetan dauden lineak honakoak dira:
- 4. linea
- 6. linea
- 8. linearen bigarren fasea
- 9. linea
- 10. linearen bigarren fasea
- Daxing eta Yizhuangerako linea
Eta beste sei linea gehiagoren proiektua prestatzen ari dira:
- 7. linea
- 14. linea
- 15. linea
- Fangshan, Changping eta Mendebaldeko ingurabide linea
2015. urtean Beijingo metro-sareak 561 kilometro izango ditu eta munduko luzeenetakoa izango da Shanghaiko metroarekin batera.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Beijingo metroaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Beijingo metroari buruzko informazioa Urbanrail.net webgunean.
Txinako Herri Errepublikako metroak | ||
---|---|---|
Eraikiak: | Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou | |
Eraikitzen:: | Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou | |
Proiektuan:: | | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo |