Baphuon
Baphuon | |
---|---|
Angkor | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kanbodia |
Province of Cambodia | Siem Reap Province |
Hiria | Angkor |
Koordenatuak | 13°26′38″N 103°51′22″E / 13.443767°N 103.856169°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1060 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | hinduismoa |
Baphuon (khmereraz: ប្រាសាទបាពួន), Kanputxeako Angkorreko eraikin multzoko tenplu bat da. Angkor Thomen barnean dago, Errege Jauregia eta Bayonaren artean. 1060an eraiki zen, Udayadityavarman II.aren erregealdian, Shiva jainkoaren omenez. Denbora batez, Estatuko Tenplua izan zen "Urrezko mendia" (svarnādrī) bezala ezaguna.
Muino artifizial baten tontorrean altxatzen da, baina ia desagertua egon zen, 1908tik 1918 arteko etapa ezberdinetan garbitu zen arte. Jauste garrantzitsuak gertatu ziren eta, honen ondorioz, berriz sendotu behar izan zen 1950ean. Osorik, brontzezko plakez estali zen, muino artifiziala berriz Meru mendiarekin elkartzeko.
Landaretzak inbaditua, 1995etik aurrera zaharberritze lanetan dago, EFEOk mantendutako egitasmo batekin. Tenplu honek, birmoldatze sakon bat jasan zuen (eraiki eta handik mende askotara, XV. mendean?) bere egituran Buda erraldoi baten estatua eransteko, Mendebaldeko aurpegiko bigarren solairuan.