Azpiegitura eta gainegitura
Azpiegitura eta gainegitura Marxek eta Engelsek euren teorietan garatutako kontzeptuak dira, sistema sozioekonomiko baten egitura aztertzeko erabiliak. Azpiegitura edo oinarri materiala ekoizpen-indarrak, ekoizpen-harremanak eta gizarte baten egitura ekonomikoa osatzen duten elementuak dira. Gainegitura gizartea arautzen duten erakunde juridiko-politikoek, zuzenbideak, kulturak eta ideologiak osatzen dute.
Gainegitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Materialismo historikoaren oinarrizko tesia, gainegiturak (alemanieraz Überbau) gizartearen egoera ekonomikoaren, medioen eta produkzio indarren (azpiegitura) araberakoa dela da. Gainegiturak ez dauka historia propioa, izan ere, gainegituren aldaketak, azpiegituren aldaketen ondorioak dira. Teoria honek ondorio esanguratsuak ditu:
- Alde batetik, gainegituraren elementu guztien ulermena soilik, egitura eta haren oinarrian dauden aldaketa ekonomikoak ulertuz gero lor daiteke.
- Beste alde batetik, gizakiaren adimenaren independentzia posible ez delaren ideia, kanpoko faktoreek heldutako determinismotik dator.
Azpiegitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpiegituraren tesi marxistak (alemanieraz Basis) honako hauek dira:
- Prozesu historikoaren oinarrizko faktorea da eta gizartearen garapena eta aldaketak determinatzen ditu. Hau ez da automatikoa, ez mekanikoa, ezta ere instantean gertatzen dena.
- Ekoizpen-bideek konposatzen dute (baliabide naturalak eta baliabide teknikoek) eta lan indarrak (langileek). Bien artean, ekoizpen indarra konposatuko lukete, ekoizpen erlazioengatik kontrolatuta daudenak.
- Badaude periodo historikoak, non ekoizpen erlazioek ekoizpen indarrak moteldu dituzten. Periodo hauen luzapenak ez du egonkortze edo geldialdi bat suposatzen gizartean, kontrakoa baizik.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |