Azido perfluorooktanosulfoniko
Azido perfluorooktanosulfoniko | |
---|---|
Formula kimikoa | C8HF17O3S |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | fluor, karbono, sufre, oxigeno eta hidrogeno |
Mota | Substantzia per eta polifluoroalkilatuak, perfluorinated compound (en) eta sulfonic acid (en) |
Masa molekularra | 499,937 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | YFSUTJLHUFNCNZ-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 1763-23-1 |
ChemSpider | 67068 |
PubChem | 74483 |
Reaxys | 1813859 |
Gmelin | 39421 |
ChEBI | 580137 |
ChEMBL | CHEMBL1876554 |
ZVG | 110872 |
EC zenbakia | 217-179-8 |
ECHA | 100.015.618 |
Human Metabolome Database | HMDB0059586 |
UNII | 9H2MAI21CL |
KEGG | C18142 |
PDB Ligand | P8S |
Azido perfluorooktanosulfonikoa (PFOS) konposatu organikoa da,C8F17SO3H formula duena, organofluoratuen familiakoa, konposatu per eta polifluoroalkilatuen klasekoa eta azido sulfonikoen multzokoa. Likido zuri-grisaxka da[1].
Azido perfluorooktanosulfonikoa eta bere gatzak (amonio prefluorooktanosulfonatoa eta potasio prefluorooktanosulfonatoa esaterako) poluitzaile organiko iraunkorrak dira eta Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatu zuen 2009n hainbat salbuespenekin. 2019an salbuespenak kasu hauetara mugatu ziren: Atta . and Acromyrmex generoetako inurrientzako beita-tranpen osagai moduan, metal-xaflak egiteko baldintza berezietan eta erregai likidoen suteak itzaltzeko[2].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PFOS eta bere klaseko konposatuak Simons-en fluorazio elektrokimikoaren bidez prestatzen dira[3].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PFOSak erabilera zabala izan du bere ezaugarriak medio: surfaktante izatea eta ura, olioa eta koipeak uxatzeko gaitasuna.
PFOS aurki daiteke osagai elektriko eta elektronikoetan, sua itzaltzeko aparretan, fotografian, fluido hidraulikoetan, paperean, larruan eta ehunetan[2].
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PFOS konposatu iraunkorra, biometagarria eta toxikoa da. PFOS-kontzentrazio adierazgarriak topatu dira Artikoko hartz zurian eta foketan eta baso tropikaletako hegazti eta arrainetan.
Gizakien kasuan PFOS gibel-, giltzurrun- eta , tiroide-arazoak eragiten ditu: Halaber, kantzerigenoa dela susmoa dago[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Perfluorooctanesulfonic acid» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
- ↑ a b c Perfluorooctane sulfonic acid (PFOS). .
- ↑ Siegemund, G et als. (1999). Fluorine Compounds, Organic. Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry 7th ed.. John Wiley & Sons.