Edukira joan

Asterismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zartaginaren asterismoa Hartz Handiaren konstelazioaren barnekoa da eta zartagin edo kazo bat gogorarazi dezake.

Asterismoa Lurretik ikusita itxura geometriko zehatz bat duen izar multzo bat da.

Asterismo motak hauek daude:

  • Urtaro asterismoa: hainbat konstelazioko izarrak biltzen dituen asterismoa da. Sortzen den figuran multzoa osatzen duten izarrak erraz ezagutu daitezke. Urtaro bakoitzean izartegiak forma berezi bat hartzen du, adibidez: udako hirukia.
  • Egungo asterismoa: konstelazio bateko izarrik distiratsuenek osatzen dituzten irudiak. Adibidez, “gurdia”.
  • Asterismo historikoak: Historian zehar herrialde batzuk irudikatu dituzten konstelazioak, garaiko ekintza edo pertsona bat goraipatzeko. Denborarekin irudikapen horiek ahaztu egin dira, eta horko izarrak ohiko konstelazioetan sartuta geratu dira. Adibidez, Frederiko Handia Prusiako erregearen omenez irudikatutako asterismoa.
  • Asterismo txikiak: prismatiko binokularren bidez ikus daitezkeen irudi txikiak. Adibidez: pertxa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]