Edukira joan

Artieda (Aragoi)

Koordenatuak: 42°35′12″N 0°59′01″W / 42.5866°N 0.9837°W / 42.5866; -0.9837
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artieda
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
AlkateaJavier Jiménez Puente
Izen ofizialaArtieda
Posta kodea50683
INEk ezarritako kodea50035
HerriburuaArtieda (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°35′12″N 0°59′01″W / 42.5866°N 0.9837°W / 42.5866; -0.9837
Map
Azalera13,573514 km²
Altuera652 m
MugakideakMianos, Pintano eta Zigoze
Demografia
Biztanleria80 (2023)
−2 (2022)
alt_left 33 (%41,3) (%58,8) 47 alt_right
Dentsitatea6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaZ
Hizkuntza ofizialagaztelania
artieda.es

Artieda edo Artieda de Aragón Zaragozako probintziako udalerria da, Aragoin, Espainia. 2008an 102 biztanle zituen 14 kilometro koadroko azaleran. Jacetania eskualdean dago.

Koldo Mitxelenak azaltzen du, Nafarroako Artieda herriaz ari delarik, Artieda toponimoa, aurreko Arteeta baten aldaera litzatekeela eta Arteeta, Arteak dauden lekua bide da (Art(h)e + -eta atzizki multzokaria). Mikel Belaskok Mitxelenaren azterketa bera aplikatzen dio Argoiko Artiedari, Nafarroan bertan dauden bi Artetari eta Burgosen, Mena Haranean dagoen Artietari.

Beste teoria batek dio, Artieda, "arto"-ak dauden lekua izango litzatekeela esanahia. "Arto" gaztelaniaz elorri beltza eta bestelako landare batzuentzat eskualde hauetan erabiltzen zen izena da. Aragonen bertan, beste toponimo batzuk landare horren izenarekin lotuta leudeke: Artos, Artosa, Artal...[1]

Artiedako panoramika
Artiedako kale bat udaletxearen aurrean.
Taberna bateko sarrera. Errotulua aragoieraz du.

Casa de los Diezmos (hamarrenen etxea), Antso I.a Gartzeitz Iruñeako erregeak eta Toda Azearitz erreginak dohaintza(n) eman zuten 918ko martxoaren 128an.

Sant Martín parrokia-eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa da, eta XVI et XVII. mendeetan berritua.

San Martin parrokia-eliza

El Forau de la Tuta aztarnategia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspaldidanik jakina zen herrian erromatar aztarnak zeudela hainbat puntutan, hala nola San Pedro ermitan, El Forau de la Tutan, Campo de la Virgenen eta Campo del Royon. Horiek ondo ikertzean, ordea, ikerlariak konturatu ziren bizigune bakarra osatzen zutela, eta 2022an ikerketaren emaitzak argitaratzean, hiri monumental baten berri eman zuten, erromatar garaian eta Goi Erdi Aroan iraun zuena. Aztarnategi osoari, El Forau de la Tuta izena eman diote arkeologoek.

Besteren artean, izen eusko-akitanierazko izenak dituzten inskripzioak aurkitu dira.

Senidetutako herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artiedako sarrerako kartel elebiduna, senidetzearen berri ematen.

2022an, arkeologoek jakitera eman zuten nekropolia topatu zutela eta bertan eusko-akitanierazko izen berriak aurkitu dituztela, oraindik argitaratu ez direnak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]