Arte Sakratuaren museoa (Corella)
Arte Sakratuaren museoa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Corella |
Koordenatuak | 42°06′48″N 1°47′15″W / 42.1133°N 1.7875°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1659 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0006960 |
Arte Sakratuaren museoa edota Arrese museoa Nafarroako Corella udalerrian dagoen museo bat da, Merced kalean dago. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago. Museoak 1973ko ekainaren 28an ireki zituen ateak. Arte Sakratuari buruzko museoa da, arte erlijiosozko 70 piezez osatutako bilduma du, nagusiki barroko eta berpizkunde garaikoak, erretaula multzo nabarmen bat ere badu.
1659ean eraikitako eraikina da, 1970. urterarte beneditar mojen komentua izan zen, urte hartan Arrese familiak erosi zuen eta Jose Luis Arresek Arrese museoa bilakatu zuen.
1996-2000 artean Nafarroako Gobernuak museoa bilakatzeko 960.000 euroko diru laguntza eman zion. 2003an ireki zen baina handik zazpi hilabetera, azaroaren 1ean itxi zen, bertako arduradunek ziotenez, mantenimenduan hilabeteroko 90.000 euroko kostuari aurre egiteko gai ez baitziren[1]
Bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berpizkundeko eta Barrokoko arte sakratua aurki daiteke gehienbat museo honetan, baita Antonio Gonzalez Ruiz (1711-1788) margolari Corellarraren lan esanguratsuenak, hau San Fernando Arte Nobleen Errege Akademiako margo arloko lehen zuzendari izan zelarik.
Lan aipagarrienen artean Claudio Coelloren Santa Gertrudisez ezkontza mistikoen mihisea eta San Placidoren martiria; Pier Antonio Colicik (1725) eginiko San Pedro Nolascoren bustoa eta Corrado Giacquintoren Kristoren Apoteosia daude.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Arrese museoari buruzko orrialdea. Navarra.es (Gaztelaniaz)