Ardenak (lurraldea)
Ardenak (lurraldea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Signal de Botrange |
Mota | erdi-mailako mendi |
Luzera | 389 km |
Zabalera | 362 km |
Azalera | 76.422 km² |
Eponimoa | Arduinna (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°15′N 5°40′E / 50.25°N 5.67°E |
Mendikatea | Renaniako eskisto-mendigunea |
Estatu burujabe | Belgika |
Belgikako eskualdea | Valonia |
Ardenak[1] (valonieraz: Årdene; nederlanderaz: Ardennen; zeltaz Ar-Tann, «haritzak») Belgika, Frantzia eta Luxenburgoko oihan-lurraldea da. Ardenetako ordokiak 10.000 km2-tan hedatzen dira. Gailur gorena, Botrange da (692 m). Meuse ibaiak eta Mosela ibaiaren adarrek ureztaturik dago. Hiri nagusiak Bastogne, Bovigny, Bullange, Butgenbach, Libramont eta Saint-Vith (Belgika), Charleville-Mézières (Frantzia) eta Wiltz (Luxenburgo) dira. Baso-ustiapenak garrantzi handia du..
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardenne oihan-eskualde zaharra erromatarren garaiko lurraldea da. Karlomagnoren inperioa banatu ondoren (Verdungo Hitzarmena, 843), ospe handiko abadiak fundatu ziren bertan. Lehen eta Bigarren Mundu gerretan, Alemaniako eta Frantziako armaden arteko borroka handiak izan ziren Ardenetako lurretan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ardenak Frantziako departamendua.
- Flandriar Ardenak, Ekialdeko Flandriako eskualde menditsua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak Euskaltzaindia.net