Archie Shepp
Archie Shepp | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fort Lauderdale, 1937ko maiatzaren 24a (87 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Goddard College (en) Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten Germantown High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, saxofoi-jotzailea, jazz musikaria, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea eta estudioko musikaria |
Enplegatzailea(k) | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten University at Buffalo (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The Cecil Taylor Quartet |
Genero artistikoa | jazza post-bop (en) |
Musika instrumentua | saxofoia pianoa tenor saxophone (en) txirula soprano saxophone (en) |
Diskoetxea | Arista Records BYG Actuel (en) Enja Records Impulse! |
archieshepp.org | |
|
Archie Shepp (Fort Lauderdale, Florida, 1937ko maiatzaren 24a) estatubatuar saxofoi-jotzailea eta musikagilea da. Cecil Taylorrekin grabatu zituen diskoak, eta 1963an lehenengo boskotea osatu zuen John Tchicai eta Don Cherryrekin batera. Ondoren, 1964an, Jazz Composers Guild taldearen sorreran parte hartu zuen. Free jazzeko artista ospetsu eta ezagunenetako bat bihurtu zen berehala. 1975etik aurrera, Amhersteko (Massachusetts) Unibertsitateko musika-irakasle aritu zen. Abangoardiako musikagilea izan zen, beltzen borroka politikoak musikaren bidez adierazi nahi zituena, baina, aldi berean, tradizioa asko zaindu zuena. Batetik, Duke Ellington, Charles Mingus eta Charlie Parkerren erreferentziak, eta, bestetik, blues klasikoa, espirituala eta rhythm and bluesaren aztarnak biltzen ditu Sheppen lanak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Floridako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |