Edukira joan

Antonio Tabucchi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Antonio Tabucchi

(2008)
Bizitza
JaiotzaPisa1943ko irailaren 24a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1943ko irailaren 24a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2012ko martxoaren 25a)
 Portugal  (2004 -  2012ko martxoaren 25a)
HeriotzaLisboa2012ko martxoaren 25a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Pisako Unibertsitatea
Scuola Normale Superiore (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
portugesa
Irakaslea(k)Silvio Guarnieri (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Siena
Bolonia eta Genova
Enplegatzailea(k)University of Siena (en) Itzuli
Boloniako Unibertsitatea
Genovako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka

IMDB: nm0846103 Allocine: 73610 Allmovie: p113493
Musicbrainz: 9c932d12-5742-42e9-aa07-02eac0fd3d33 Discogs: 2360321 Edit the value on Wikidata

Antonio Tabucchi (Pisa, Italia, 1943ko irailaren 24a - Lisboa, Portugal, 2012ko martxoaren 25a)[1] italiar idazlea izateaz gain, Sienako Unibertsitateko irakaslea ere izan zen. Nobelak idatzi zituen, kontakizun laburrak, saiakerak eta antzerki lanak[1]. Bere liburuak 40 hizkuntzara itzuli dira.

Antonio Tabucchi Pisan jaio zen, Antonio Tabucchiren eta Tina Pardella bere emaztearen semea[2], baina Vecchianon (hurbileko herrian) amaren aiton-amonen etxean hazi ziren. Unibertsitate garaian Europan zehar bidaiatu zuen, osabaren liburutegian aurkitu zituen egileen ibilbidean. Bidaia horietako batean, Tabacaria poema aurkitu zuen Parisko Gare de Lyoneko kiosko batean, Álvaro de Camposek, Fernando Pessoa poeta portugaldarraren heteronomoetako bat, sinatuta. Pierre Hourcaderena zen frantzesera itzulpena izan zen.

Lisboara egindako bisita batek hiria eta herrialde osoarentzako maitasun ukaezina eragiten dio. Ondorioz, 1969an "Portugalen surrealismoa" buruzko tesi batekin lizentziatu zen. Lisboan, 1970eko urtarrilaren 10ean, María José de Lancastre de Melo Sampaio Portugaleko emakume batekin ezkondu zen, Lisboan jaioa, 1946ko apirilaren 17an, zeinekin bere lehen semea Miguel de Lancastre Tabucchi izan zuen, urte bereko azaroaren 11an. Pisako Scuola Normale Superiorean espezializatu zen 1970eko hamarkadan, eta 1973an, bere alaba Teresa Marina de Lancastre Tabucchi jaio zenean, Hizkuntza eta Portugaldar Literatura irakasle izendatu zuten, Bolonian.

Erabat maiteminduta Portugalekin, Italiako idazleen artean berak ezagutzen zuen ondoen Fernando Pessoa poetaren lana[1], zeinaren liburuak itzuli baitzituen italierara, Maria Jose de Lancastre beraren emaztearekin batera[3]. Parisen ari zela izan zuen Pessoaren berri, Sorbonneko Unibertsitatean, eta hain liluratuta geratu zen haren lanarekin, ezen Italiara bueltatu zenean, portuges eskolak hartu baitzituen Lisboako poeta hobeto ulertzeko[4].

Urte erdiz Lisboan bizi izan zuen, bertan idazten zuela,, emaztea eta bere bi seme-alabekin. Urtearen beste erdia Toscanan bizi zen, Sienako Unibertsitatean irakasten. 2004an Portugalgo herritartasuna lortu zuen.

Tabucchi 2012ko martxoaren 25ean hil zen Lisboako Gurutze Gorriaren Ospitalean, minbiziaren ondorioz.

Lanaren oihartzuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabucchiren zenbait eleberri zinemarako egokitu dira, Italiako zein kanpoko zuzendari ospetsuen gidaritzapean (Roberto Faenza, Alain Corneau, Alain Tanner eta Fernando Lopes), eta baita antzerkirako ere, izen handiko antzerkigileen zuzendaritzapean: Giorgio Strehler eta Didier Bezace, adibidez[5][6].

Ospe handiko sariak jaso zituen Italian, Frantzian, Grezian, Austrian eta Espainian[1]. Bestetik, “Officier des Arts et des Lettres”[3] izendatu zuten Frantzian eta “Comendador da Ordem do Infante Dom Henrique” Portugalen[7]. Irakasle aritu zen Sienako Unibertsitatean, eta irakasle ibili zen izen handiko beste zenbait unibertsitatetan, Italiatik kanpo[3].

Egunkari askotan idatzi zuen, bai Italian eta baita kanpoan ere. Zenbait kultura aldizkaritan ere idatzi zuen. International Parliament of Writers erakundeko kidea izan zen, eta sortzaileetako bat ere bai. 2000. urteaz geroztik, Penn Club-ek Literaturako Nobel Sarirako hautagai bezala proposatu zuen Suediako Akademiari[8].

  • Piazza d'Italia, 1975
  • Il Gioco del Rovescio, 1981
  • Donna di Porto Pim e Altre Storie, 1983
  • Notturno Indiano, 1984
  • Piccoli Equivoci Senza Importanza, 1985
  • Requiem: un'Allucinazione, 1992
  • Sostiene Pereira, 1994
  • La Testa Perduta di Damasceno Monteiro, 1997
  • La gastrite di Platone, 1998

Igela argitaletxeak liburu bat argitaratu dio[9]:

Literatura Unibertsala bildumak, bi liburu[11]:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Berria.eus. «Antonio Tabucchi idazle italiarra hil da, Lisboan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  2. de Mello Corrêa, Manuel, zuzend.. (1985). Anuário da Nobreza de Portugal. Instituto Português de Heráldica, 1. argit..
  3. a b c Alejandro., Capano, Daniel. (2007). El errático juego de la imaginación : la poética de Antonio Tabucchi. (1a ed. argitaraldia) Editorial Biblos ISBN 9789507866029. PMC 182848252..
  4. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Gure Pereira» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  5. «Antonio Tabucchi» IMDb (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  6. Catalunya Ràdio. (2009-10-08). Entrevista Antonio Tabucchi. (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  7. (Portugesez) «CIDADÃOS ESTRANGEIROS AGRACIADOS COM ORDENS PORTUGUESAS - Página Oficial das Ordens Honoríficas Portuguesas» www.ordens.presidencia.pt (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  8. (Gaztelaniaz) «2007ko 'Euskadi' Literatura sariak» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  9. «Pereirak dioenez - Antonio Tabucchi - Igela argitaletxea» www.igela.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  10. «Fernando Rey, winner of Euskadi award - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  11. «Alberdania Argitaletxea > Literatura Unibertsala» www.alberdania.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]