Anno Domini
Anno Domini (latinezko esaldia; euskaraz «Jaunaren urtean») —labur, A. D.— edo Kristo ondoren(go) —labur, K.o.[1][2][3]— Jesus Nazaretekoa jaio zenetik zenbatutako data dela erakusten duen egutegi-adierazgarria da, horixe baita kristau aroaren hasiera.[4]
Juliotar eta gregoriotar egutegiek adierazgarri hau erabiltzen dute. Jatorrizko latindar esaera Anno Domini Nostri Iesu Christi gero Anno Domini izatera erraztu zuten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joanes I.a Aita Santuak 525ean Dionisio Eskasa fraide eta matematikariari eskatu zion Jesukristoren jaiotza urtea zehaztea kristau era finkatzeko. Tamalez, Dionisiok Herodes Handiaren erreinaldiaren data jartzean lau eta zapi urteen arteko hutsa egin zuen,[5] Jesus 748 a.u.c.-en ordez 753 a.u.c. (ab urbe condita edo Erroma eratu zenetik) urtean jaio zela esanez.
Mendebaldeko Europan VIII. mendean zehar onartu zuen sistema eta Ekialdean XVI. mendean eta handik mundu osora zabaldu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Laburdurak
- ↑ Berria: Estilo liburua
- ↑ Laburtzapenen hiztegia
- ↑ Blackburn, Bonnie; Holford-Strevens, Leofranc. (2003). The Oxford companion to the Year: An exploration of calendar customs and time-reckoning. Oxford University Press ISBN 0-19-214231-3..
- ↑ Duncan, David. E.. (1999). Calendar 1999:humanity's epic struggle to determine a true and accurate year. ISBN 0-380-79324-5..