Ana Cristina Herreros Ferreira
Ana Cristina Herreros Ferreira | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leon, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Ana Cristina Herreros Ferreira, ezizenez Ana Griott (León, 1965) leondar filologoa, idazlea, editorea, ahozko kontalaria eta ipuin-liburuen eta irakurzaletasuna eta narrazio-metodoei buruzko artikuluen egilea da. Literatura tradizionalean aditua da.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Editore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Editore gisa, 1989. urtean hasi zen Ediciones Siruela argitaletxean lanean, eta bilduma bat ere zuzendu zuen bertan: Herri Ipuinen Liburutegia, eta zazpi liburu argitaratu zituen.[1][2]
Idazle narratzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Griott narratzaile izenarekin da ezaguna, eta bere ipuinak hainbat liburutegitan daude, hala nola Amángo Cervantes Institutuan, Istanbulen, Rabaten, Dublinen, Londresen eta Madrilen.[3] 1992. urtean antzerkietan, kafetegietan, kartzeletan, eskoletan edo parke publikoetan narratzaile lan egiten hasi zen, gehienbat Espainian eta Latinoamerikan.[4] Bere lanak direla eta, mundu osoko hainbat jaialditara gonbidatu dute eta bere liburuetako batzuk katalanera eta frantsesera itzuli dira.[5][6] 2014an Libros de las Malas Compañias argitaletxea sortu zuen, eta bertan jarraitzen du editore lanetan eta bere liburuak argitaratzen.[7]
Literatura Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los cuentos del erizo/ Trikuaren ipuinak. Las Malas Compañias argitaletxea. Kartoia
- Libro de monstruos españoles/ Espainiako munstroen liburua. Siruela argitaletxea. Hiru Aroak. 177. Kartoia
- Libro de brujas españolas/ Espainiako sorginen liburua. Siruela argitaletxea. Hiru Aroak. 198. Kartoia
- La asombrosa y verdadera historia de un ratón llamado Pérez/ Perez izeneko sagu baten benetako istorio harrigarria. Siruela argitaletxea. Hiru Aroak / Ipuin Ilustratuak. 5. Jardunaldia Cartoné - Cartoné
- La sorprenent i veritable història d'un ratolí anomenat Pérez. Siruela argitaletxea. Argitalpenak katalanez / Les Tres Edats / Contes Il.lustrats. 1. Jardunaldia Kartoia
- Cuentos populares de la Madre Muerte/ Ama Herioaren ipuin herrikoiak. Siruela argitaletxea. Hiru Aroak/ Ipuin Herrikoien Liburutegia. 18. CARTONÉ - EPUB
- Cuentos populares del Mediterráneo/ Mediterraneoko herri-ipuinak. Siruela argitaletxea. Hiru Aroak/ Ipuin Herrikoien Liburutegia. 6. Jardunaldia CARTONÉ - EPUB
- Geografía mágica/ Geografia magikoa. Siruela argitaletxea. Hiru Aroak. 213.Cartoné - Rustica[8]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012: Ahozko tradizioen eta Mediterraneoko herri-ipuinen liburuen ikertzaile gisa egindako lanarengatik, Di Mediterranea Fundazioaren Ohorezko Diploma (Michelle Obamarekin partekatu zuena).[9]
- 2011: Geografía mágica liburuarekin, Kultura Ministerioaren Sari Nazionala 2010ean Editatutako Liburu Onena.
- 2009: Espainiako Munstroen Liburuarekin, Kultura Ministerioaren Sari Nazionala 2008an Editatutako Liburu Onena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Chávez, Brenda. (12 de julio de 2018). Ana Cristina Herreros, la voz de los sin voz. ISSN 1134-6582..
- ↑ «Cómo vivir del cuento - La Nueva Crónica» La Nueva Crónica: Diario leonés de información general 27 de febrero de 2018.
- ↑ «Otraparte.org | Lectura y conversación con la escritora Ana Cristina Herreros Ferreira (Ana Griott, España) |» www.otraparte.org.
- ↑ http://www.lecturalia.com/autor/3569/ana-cristina-herreros
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ escénicas, Jorge Arturo Mora Periodista del suplemento Viva de La Nación Realizó sus estudios en la Universidad Autónoma de Centro América Cubre temas de artes. «Así se vive la Fiesta Internacional de Cuenteros» La Nación, Grupo Nación.
- ↑ Jiménez, Carmen. «Los libros de las Malas Compañías. Historias tan vitales como el alimento.» MDC - Más de Cultura.
- ↑ http://www.casadellibro.com/libros-ebooks/ana-cristina-herreros/112194
- ↑ «REVITALIZACIÓN DE LA MEMORIA ORAL AFRODESCENDIENTE EN PARAGUAY» CCE Asuncion.