Edukira joan

Ametzola

Koordenatuak: 43°15′21″N 2°56′18″W / 43.2558°N 2.9383°W / 43.2558; -2.9383
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ametzola
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaErrekalde
Auzotarraametzolatar
Geografia
Koordenatuak43°15′21″N 2°56′18″W / 43.2558°N 2.9383°W / 43.2558; -2.9383
Azalera0,26 km²
Garaiera35
Demografia
Biztanleria12.135 (2023)
Dentsitatea46.673 bizt/km²

Ametzola Bilboko auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia.

Ametzola

Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Etxetxukoa esaterako. Bertan dago Bilboko udal kirol pabilioia, iurbentia Bilbao Basket saskibaloi taldeak eta Exbasa Bilbo areto futbol taldeak jolasteko erabiltzen dutena.

Auzoak 12.824 biztanle dauzka eta 26,45 hektareako azalera. Etxetxuko dorreak auzo honetan daude.

Hemeretzigarren mendean zehar eraikitako trenbideek oztopo nabarmena suposatu dute auzoaren bilakaeran. Ametzolako auzoaren erdi-erdian Fevek merkantziak garraiatzeko trenbide sare bat zeukan. Trenbide hauek pixkanaka lurperatuz joan da, Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak babesturiko proiektu urbanistiko baten bitartez.

1999ko abenduaren 27an Ametzolako auzo berriaren eraikuntza garabi bat, behera erori zen Lothar ekaitzak eragindako haize gogorrengatik eta bi pertsona hil zituen[1].

Garraio publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekalde eta Bilboko zabalgunearen artean egonik, auzoa hiriaren erdigunearekin elkartzen dituzten hainbat autobus eta tren linea daude.

Línea Ibilbidea Maiztasuna (min)
27 Arabella - Betolatza 15´
57 Miribilla - Basurtuko Ospitalea 60´ Astelehenetik Ostiralera
72 Larraskitu - Gazteleku 12´
76 Artatzu/Xalbador - Moiua Plaza 20´
77 Peñascal - Larreagaburu 12´
A8 Ametzola - San Justo 60´
Ametzolako geltokia

Gordoniz kaleak eta Trenbideko etorbideak bat egiten duten lekuan, Ametzola parkearen muturrean alegia, Ametzolako geltokia dago. Geltokiak hurrengo zerbitzuak batzen ditu:

  • Renfe Feve: Aldirien B-1 (Bilbo-Concordia - Balmaseda) eta R-3b (Bilbo-Concordia - Karrantza) lineak, eta eskualde-arteko R-3 (Bilbo-Concordia - Santander) eta R-4 (Bilbo-Concordia - Leon-Matallana) lineak.

La Casillako geltokia Bilboko tranbiaren geltoki-buru da gaur egun.

Kale garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Etxetxu plaza
  • Trenbidearen etorbidea
  • Gordoniz kalea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]