Amal Murkus
Amal Murkus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kafr Yasif (en) , 1968ko uztailaren 11 (56 urte) |
Herrialdea | Palestina (1988ko azaroaren 15a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, musikagilea eta telebista aurkezlea |
Musika instrumentua | ahotsa |
amalmurkus.org | |
|
Amal Murkus (arabieraz: أمل مرقس; Kafr Yasif, Galilea, 1968ko uztailaren 11) abeslari eta aktore palestinarra da. Bere kantuak Palestinako folklorean eta herentzia arabiarrean eta pop musikaren elementuetan inspiratuta daude, eta kultura arabo-palestinarrak jasaten duen bazterketaren kontrako borrokaren adierazle dira.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amal Murkus familia palestinar kristau batean jaio zen, sei alabetan bosgarrena. Bost urterekin hasi zen abesten, eta 1979an lehen saria irabazi zuen haur arabiarrentzako kantu jaialdi batean. Tel Aviveko "Beit Tsvi" arte institutuan graduatu zen 1990ean.
Aktore lanetan, telebistan maiz agertu da hezkuntza eta kultura saioetan. Israelgo zinema sarietarako izendapena jaso zuen Ali Nasarren “The Milky Way”. filmean egindako lanagatik, eta 2003an aktore onenaren saria irabazi zuen Haifako Antzerki Jaialdian.
Irratiko kultur saio batean ere parte hartzen du.
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998an grabatu zuen bere lehenbiziko diskoa ("Amal"), artista eta musikari askoren laguntzaz, eta Israelen emakume batek arabieraz grabatutako lehen diskoa izan zen[2]. Bigarrena, “Shauq” 2004an grabatu zuen Jerusalemen, Jerusalemeko orkestra sinfonikoarekin. Hirugarrena, “Na’ na’ ya Na’ na‘” kantu tradizional palestinarren bilduma bat da.
Mundu osoko artista eta talde ezagunekin kolaboratu du: Joan Baez, Mercedes Sosa, Olever Shante Alemanian, Stadio Italian, Glykera Grezian, Anwar Ibrahim Tunezen, Enzo Avetable Italian, Nani Cayemi Brasilen, Robert White Britaina Handian eta Liverpooleko Royal Philharmonic Orchestra. Palestinako DAM rap taldearekin ere kanta bat ere grabatu zuen, "If I Could Go Back in Time", taldearen "Dabkeh on the Moon" albumerako.
Mahmud Darwish eta Samieh Al-Qasim poeta palestinarrekin ere lan egin zuen.
Arte eta musikako zentsuraren kontrako Free Muse erakundeko kide da.
Amal Murkusek parte hartu zuen Fermin Muguruzaren eta Javier Corcueraren "Checkpoint Rock" dokumentalean.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fattah Al Ward, (2015)
- Baghani, 2011
- Na'na' ya Na' na', 2007
- Shauq, 2004
- Amal, 1998
Remix
- CalvinQo Presents Amal Murkus-Ya Oud (Original Mix), 2009
- Israeli Made a Remix for the song Ya Oud
Bildumak
- Listen to the Banned, 2010
Singleak
- Nas (2020)
- Dola (2020)
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shvil Hahalav (1997),
- Junction 48 (2016)
- Cinema Sabaya (2021)[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «About 1» Amal Murkus (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amal Murkus» Fundación Tres Culturas 2009-01-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
- ↑ (Ingelesez) «Amal Murkus - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).