Edukira joan

Alf Ramsey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alf Ramsey

(1969)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfred Ernest Ramsey
JaiotzaDagenham1920ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaIpswich1999ko apirilaren 28a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Portsmouth Football Club /
Southampton Football Club1943 / 1949908
England national association football B team1948 / 194810
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala1948 / 1953323
Tottenham Hotspur Football Club1949 / 195522624
 
Posizio edo espezialitateaalboko atzelaria
atzelaria
Altuera173 zentimetro
Enplegatzailea(k)Ipswich Town Football Club
Birmingham City Football Club
The Football Association (en) Itzuli
Panathinaikos F.C.
Jasotako sariak

Find a Grave: 6826021 Edit the value on Wikidata

Alf Ramsey (Dagenham, Essex, Ingalaterra, 1920ko urtarrilaren 22a - Ipswich, Suffolk, 1999ko apirilaren 28a) britainiar futbolaria eta entrenatzailea izan zen. Bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria izan zen.

Southampton taldean egin zuen debuta, 1946an, atzelari gisa. 1949an, Tottenham Hotspurrek fitxatu zuen, eta talde horrekin Ingalaterrako Bigarren Mailako Liga irabazi zuen 1950ean, eta lehen mailakoa 1951n. Nazioarteko hogeita hamaika partida jokatu zituen bere herrialdeko selekzioarekin, eta erretiroa hartu ondoren, 1955ean, Ispwich Town taldeko entrenatzaile bihurtu zen. Talde horrekin Bigarren Mailako Txapelketa irabazi zuen 1961ean, eta Lehen Mailakoa 1962an. Hurrengo urtean Ingalaterrako selekzioa hartu zuen bere kargu, eta 1966an Munduko Txapelketa irabazi zuen taldea osatuz joan zen. Ingalaterrako selekzioarekin, entrenatzaile gisa, 113 partida jokatu zituen, eta horietatik 96 irabazi. 1974an, kargutik kendu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]