Edukira joan

Albert Razin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Razin
Bizitza
JaiotzaKuzyumovo (en) Itzuli1940ko ekainaren 12a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaIzhevsk2019ko irailaren 10a (79 urte)
Heriotza moduasuizidioa: autoimmolazioa
Hezkuntza
HeziketaUdmurt State University (en) Itzuli 1962)
Hezkuntza-mailaPhD in Philosophical Sciences (en) Itzuli
HizkuntzakUdmurtera
errusiera
Jarduerak
Jardueraketnografoa, soziologoa, filosofoa, aktibista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Udmurt State University (en) Itzuli

Facebook: 100034013405252 Edit the value on Wikidata

Albert Alekseievitx Razin (udmurteraz: Альберт Алексеевич Разин; Kuziumovo, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1940ko ekainaren 12aIzhevsk, Errusia, 2019ko irailaren 10a) ekintzaile publiko eta erlijioso udmurta izan zen. Izhevskeko erdigunean autoinmolazio tradizionala (tipxar) egin zuen[1] Errusiako gobernu federalaren hizkuntza-politikaren eta udmurt etniaren errusiartzearen aurkako protesta gisa[2].

Udmurtiako nekazari familia batean jaio zen. 1962an Udmurtiako Estatuko Unibertsitate Pedagogikoan lizentziatu zen.

Udmurt mugimendu nazionalaren aktibista izan zen eta udmurteraren babesean aktiboki parte hartu zuen. Beste ekintzaile batzuekin batera, protesta ugari egin zituen gobernu federalaren errusiartearen politiken aurka, hala nola, eskoletan hizkuntza gutxituen derrigorrezko irakaskuntza bertan behera uztearen aurka. Udmurt tradizioen eta neopaganismoaren berpizte aktibo gisa ere ezaguna zen.

2019ko irailaren 10ean, Udmurtiako Estatu Kontseiluaren aurrean agertu zen Izhevsken, Andrei Perevoztxikov udmurt hizkuntza aktibistarekin batera. Razinek errusierazko kartelak eusten zituen: «Bihar nire hizkuntza hiltzen bada, gaur hiltzeko prest nago» (Rasul Gamzatov olerkari avarraren hitzak) eta «Ba al dut aberria?»[3] Orduan bere burua gasolinaz busti eta su eman zion. Ospitalera eraman zen egoera larrian, gorputzaren ia ehuneko 100ean erredurak zituela, eta zenbait ordu geroago hil zen[4]. Udmurteko Estatu Kontseiluak saioa atzeratu zuen gertakariaren ostean.

Errusiako hainbat eskualdetako hizkuntza eskubideen aldeko ekintzaileek (Txuvaxiakoek, Baxkortostanekoek eta beste batzuk) eta Finlandiako eta Estoniako akademiko eta funtzionarioek[5] eta Human Rights Watchek[6] elkartasuna adierazi zieten Razinen eskakizunei[7][8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]