Edukira joan

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak

Koordenatuak: 35°00′N 135°46′E / 35.000°N 135.767°E / 35.000; 135.767
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak (Kyoto, Uji eta Otsu hiriak)1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Kiyomizu-dera

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 688
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 35°00′N 135°46′E / 35.000°N 135.767°E / 35.000; 135.767
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak UNESCOk 1994ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen 17 tokiren multzoa da, Kyoto hirian eta alboko Uji eta Otsu hirietan daudenak. Eraikinen artean hamairu tenplu budistak dira, hiru xintoistak eta azkenik gaztelu bat ere badago. 17 eraikin hauek X eta XIX mendeen artean eraiki ziren.

Kyotok ez zuen bonbaketarik jasan Bigarren Mundu Gerran eta ondorioz kalte gutxi izan zituen.

Tenplu budistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Tō-ji (東寺, "ekialdeko tenplua"): 796 urtean eraikia, Kyotoko tenplu budistarik zaharrena da. Minami-ku auzoan dago.
  • Kiyomizu-dera (清水寺, "ur garbiaren tenplua"): 778an altxatu arren gaurko eraikinak XVII mendekoak dira. Higashiyama-ku auzoan dago.
  • Daigo-ji (醍醐寺): 874 urtean fundatu zen. 930an Daigo enperadoreak abdikatu eta bertan sartu zen monje, hortik tenpluaren izena. Fushimi-ku auzoan dago.
  • Byōdō-in (平等院): 988an eraiki zuten. Japoniako 10 yenetako txanponean agertzen da. Uji hirian dago.
  • Kinkaku-ji (鹿苑寺, "urrezko pabilioiaren tenplua"): 1397 urtean eraiki zen. Kita-ku auzoan dago.
  • Ginkaku-ji (銀閣寺, "zilarrezko pabilioiaren tenplua"): 1490 urtean eraiki zuten. Sakyō-ku auzoan dago.
  • Ryōan-ji (龍安寺, "dragoi paketsuaren tenplua"): 1450 urtean eriki zen. Zen tenplua da eta harrizko japoniar lorategi bat dauka. Ukyō-ku auzoan dago.

Tenplu xintoistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Shimogamo santutegia (下鴨神社, "ur garbiaren tenplua"): VI mendekoa da. Kyotoko santutegi xintoista zaharrena da eta Japoniako zaharrenetakoa. Sakyō-ku auzoan dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]